Konpromisario berrien izendapena

Konpromisario berrien izendapena

Hauteskunde-Batzordeak 42 bazkide konpromisario berri izendatu ditu, joan den martxoan hasitako hautaketa-prozesua amaitu ondoren. Izendapena 2028ko ekainaren 30era arte luzatuko da.

Hauteskunde-Batzordeak, Estatutu Sozialen 19.7 artikuluan xedatutakoaren arabera, Athletic Clubeko 42 bazkide konpromisario berri izendatu ditu, joan den martxoan hasitako hautaketa prozesua amaitu ondoren.

Bere izendapena 2028ko ekainaren 30era arte luzatuko da. Egun Batzar Nagusia osatzen duten bazkide konpromisarioen kopurua 1.126koa da, aldi horretan izandako bajak kenduta.

Bazkide bakoitzak Klubaren web orriko Bazkideen Txokoa atalean (Konpromisarioak atala) emaitza kontsultatu ahal izango du. Horrez gain, posta elektronikoz jakinaraziko zaie prozesu honen azken bazkide konpromisario hauei, bai eta haien abal-emaileei ere, abalatu duten pertsona konpromisarioa dela jakinaraziz.

Amaitu berri den prozesuaren arabera, konpromisario berriek 2023ko uztailaren 1etik 2028ko ekainaren 30era bitartean egingo diren Klubaren Batzar Nagusietan parte hartzeko eskubidea izango dute.

Bazkide konpromisarioen izendapenari buruzko erreklamazioak aurkezteko epea maiatzaren 26an amaituko da, egun hori barne. Erreklamazioak Hauteskunde-Batzordearen aurrean aurkeztu beharko dira, helegite arrazoituaren bidez. Hauteskunde-Batzordea jasotzen denetik gehienez ere zazpi eguneko epean ebatziko da.