Nekane Diezek futbola utziko du Lezaman 16 denboraldi eman ostean

Nekane Diezek futbola utziko du Lezaman 16 denboraldi eman ostean

Ekainean kontratua bukatzean erretiratuko da, Athletic Clubeko emakumezkoen egituran partida gehien jokatu dituen laugarren jokalaria izanda ,379 neurketarekin, eta historiako bigarren goleatzaile nagusia izanda, 162 tantorekin

Nekane Diezek erretiroa hartuko du denboraldi honen amaieran. Botak zintzilikatuko ditu Athletic Cluben 16 denboralditan zehar egin duen ibilbide bikainaren ondoren. Klubean partida gehien jokatu dituen laugarren jokalaria da, 379rekin, eta bigarren goleatzailerik handiena da ere, 162 tantorekin. Larunbat honetan, Villarrealen aurka, bere azken partida jokatuko du Lezaman, 12:00etatik aurrera.

Hori dela eta, Klubak zaleei eskatzen die neurketa honetara bertaratu daitezela, Nekane Díezi merezi duen txalo zaparrada eskaintzeko. Etxeko agurra izango da, zaleekin batera, Athleticen ikurra den eta egunez egun elastiko zuri-gorria janztearekin amets egiten duten neska askorentzat erreferentea den jokalariarena. Gainerako kideekin batera ireki zuen bideari esker, Klubak gaur egun Lezaman etorkizun handia iragartzen duen emakumezkoen egitura osasuntsua du. Zalantzarik gabe, bere ondareak iraun egingo du gaur egun futbolean lehen urratsak ematen ari diren gazte guztientzat, bai eta etorkizunean egingo dutenentzat ere. 

Nekane, bihotz zuri-gorria

Athleticen egin dituen 16 denboraldietan zehar, kapitainak duen kalitate handia erakutsi du eta, nerabezarotik, Klubarekiko konpromiso hautsiezina mantendu du. 2016ko Ligako txapelduna, Nekanek 346 partida jokatu ditu guztira etxeko txapelketan, 28 Erreginaren Kopan eta bost Europako txapelketan. Irungo Mariñotik 2007an iritsi zen, eta ordutik hazten ikusi duen erakunde honen balioen defendatzaile sutsua izan da. Gainera, ohikoa izan da Euskal Selekzioan, eta harro defendatu ditu bere koloreak.

32 urte beteko ditu abuztuan Nekanek. Bera da elastiko zuri-gorria gazteen defendatzen hasi zen jokalaria, 15 urte, 11 hilabete eta 27 egunekin, hain zuzen ere, UEFA Champions Leagueko partida batean, Liublianan, 2007ko abuztuan. Estreinaldi historikoa izan zen, Nekanek bere lehen gol ofiziala sartu baitzuen zelaian sartu eta berehala.

Futbolari agur esan aurretik,aurrelariak Kopako Lauko Finala jokatuko du Leganesen. Athleticen egindako ibilbide bikainari amaiera borobila emateko borrokatuko du han. Gainerako taldekideekin batera, finalerdietan Real Madril mendean hartzen saiatuko da, txapelketako bere hirugarren finala izango litzatekeena lortuz. Hori guztia, datorren asteazkenean izango da, maiatzaren 24an, 21:00etatik aurrera, Butarquen.