Txetxu Rojok Vigon utzitako arrasto sakona

Txetxu Rojok Vigon utzitako arrasto sakona

Athletic Clubek, Vlado Gudeljen laguntzarekin, Begoñakoak Celtan utzitako ondare pertsonala eta lortutako kirol balentriak errepasatu ditu

1991ko urtarrilean, Txetxu Rojok Real Club Celtako entrenatzaile gisa sinatu zuen, Jose Mari Maguregi bezalako beste lehoi mitiko baten lekua hartuz. Talde galiziarrean osatutako ibilbidean, Begoñako teknikariak hainbat arrakasta eskuratu zituen: LaLigara igotzea 1992an, ohorezko mailan mantentzean urtebete beranduago eta 1994an Real Zaragozaren aurka penaltietan galdutako Kopako finalera ailegatzea.

Balaidosen, bilbotarrak Athletic Cluben aritutako edo aritzekoak ziren hainbat jokalari zuzendu zituen, Angel Velez 'Moska', Borja Agirretxu, Ismael Urzaiz, Joseba Agirre edo Patxi Salinas kasurako. Eurekin batera, Luis Fernando Dadíe edo Patxi Villanueva bezalako euskal futbolariak, gerora ibilbide oparoa osatu zuten Jorge Otero, Santi Cañizares eta Vicente Engongaren gisako gazteak eta, une hartan, gerra latza pairatzen ari zen Jugoslavia ohiko hainbat jokalari. Euren artea, Vlado Gudelj, Goran Juric, Milorad Ratkovic, Milos Bursac edo Stjepan Andrijasevic.

Athletic Clubek eta RC Celtak San Mamesen jokatu beharreko LaLigaren partida baino ordu batzuk lehenago, Vlado Gudeljekin batera Rojok Vigon utzitako arrastoa aztertu zuen. Bosniarra, egun, Celtaren lehen taldeko delegatua da eta iragan abenduan Txetxuren omenez Begoñan egindako hileta elizkizunetan talde galiziarraren ordezkari gisa presente egon zen. Hiru hamarkada beranduago, Gudeljek irmoki gogoratzen du Rojok maila pertsonalean zein futbolari dagokionean eskainitako laguntza, bosniarrentzat zinez zailak izan ziren urteetan. Larruazalean bizitako esperientziak Txetxu Rojok Vigon eraikitako ondarea aztertzeko.