Umeen sarrerak Elche CF taldearen kontra

Umeen sarrerak Elche CF taldearen kontra

San Mamesen jokatuko den LaLigako azken partidako haurrentzako sarrerei buruzko informazioa

Maiatzaren 22tik maiatzaren 24ko 18:00etara, bazkideek bere eserlekua Klubari* laga, eta horren truke 15 urte beherako adingabe batekin joateko bi sarrera erosi ahal izango dute, 15 euroan**, LaLigako hogeitahamazazpigarren jardunaldiaren Athletic Club-Elche CF neurketarako.

Interesdunek eskaera bete beharko dute 'Bazkideen Txoko'-ko UMEEN SARRERAK atalarean klikatuz eta Bazkide Kodea eta dagokion Pin-arekin identifikatuta. Sarreren kopurua mugatua da, Goiko Hego harmailan 200 sarrera; hortaz, erabiltzeko dauden sarrerak eskaerak baino gehiago izanez gero, izena ematen dutenen artean zozketa egingo da. 

Bazkideek txarteldegian jaso beharko dituzte sarrerak partida honetarako ezarriko diren txarteldegi-ordutegian. Argibide gehiago, hemen.

GARRANTZITSUA:
* Gehienez 4 sarrera bazkide txarteleko. 
** Adingabeen sarrera bakoitza, 15 euro.