Hitzarmena UNIRekin, urrutiko goi-mailako ikasketetarako

Hitzarmena UNIRekin, urrutiko goi-mailako ikasketetarako

Athletic Clubek Errioxako Unibertsitatearekin lortutako akordioak, futbolari guztiek kalitatezko Goi Mailako Hezkuntza jaso ahal izatea ahalbidetuko du, euren ordutegi-beharretara egokitzen den ereduari esker

Errioxako Nazioarteko Unibertsitateak (UNIR) eta Athletic Clubek lankidetza-hitzarmena sinatu dute Lezamako beheko kategorien prestakuntza bultzatzeko. Akordioa harrobi zuri-gorriaren instalazioetan egin zen, eta bertan parte hartu zuten UNIReko Garapen Korporatiboko zuzendari Gabriel Garcia-Prietok eta Lezamako zuzendari Sergio Navarrok.

Hitzarmen honi esker, Klubeko jokalari eta langileek kalitatezko Goi Mailako Hezkuntza lortu ahal izango dute, UNIRen berezko eredu pedagogikoari esker. Eredu hori beren ordutegi-beharretara egokitzen da, aurrez aurreko ikasgela birtualetan baldintza onuragarrietan prestatzen jarrai dezaten. Gainera, UNIReko ikasleek praktikak egin ahal izango dituzte Athletic Clubeko kide eta laguntzaile diren enpresetan.

Akordio honen bidez, UNIRek Athletic Clubeko harrobiko prestakuntza dualari lagundu nahi dio. Horretarako, ziur gaude metodologia hori baliagarria izango dela beheko mailetako jokalariek prestakuntza-arloan ere bikaintasuna lor dezaten”, adierazi zuen Garcia-Prietok.

Bere aldetik, Navarrok azpimarratu zuenez “UNIR erreferentziazko unibertsitatearekin egindako akordioak heziketa aukera berriak eskaintzen dizkiela Lezamako gure futbolariei, prestakuntza hobetzeko, klubaren lehentasunezko helburu bat, eta ikasketa aukerak zabaltzeko metodo eta ordutegi aniztasunari esker”.

UNIR %100 online unibertsitatea da, eta kalitatezko goi-mailako hezkuntza eskaintzen du teknologia berritzaileenen bidez, betiere ikaslea bere jardueraren erdigunean dagoela. 45 gradu ofizial, 116 graduondoko, 65 titulu propio eta 4 doktorego-programa ematen ditu, 86 herrialdetatik, batez ere Espainian eta Latinoamerikan, beren aurrez aurreko ikasgela birtualetan lan egiten duten 55.000 ikasle baino gehiagori hezkuntza osoa eta pertsonalizatua ematea helburu dutenak.