
Kluba |
Web ofiziala eta Bazkideen Txokoa eraberritzeko zerbitzuaren lizitazioa
Web ofiziala eta Bazkideen Txokoa eraberritzeko zerbitzuaren lizitazioa
Interesa duten enpresek 2023ko ekainaren 4a baino lehen eska ditzakete kontratu-orria eta baldintza partikularrak
Athletic Clubek web ofiziala eta Bazkideen Txokoa eraberritzeko zerbitzua esleitzeko izapideak hasi ditu.
Proposamenak aurkeztu nahi dituzten enpresek [email protected] helbide elektronikora jo dezakete 2023ko ekainaren 4a baino lehen kontratu-orria eta baldintza partikularrak eskatzeko. Era berean, edozein argibide eskatu ahal izango da ekainaren 9ra arte helbide elektroniko berean.
Proposamenak, pleguetan deskribatutako moduan, 2023ko ekainaren 16ko 12:00ak baino lehen aurkeztu beharko dira.