Web ofiziala eta Bazkideen Txokoa eraberritzeko zerbitzuaren lizitazioa

Web ofiziala eta Bazkideen Txokoa eraberritzeko zerbitzuaren lizitazioa

Interesa duten enpresek 2023ko ekainaren 4a baino lehen eska ditzakete kontratu-orria eta baldintza partikularrak

Athletic Clubek web ofiziala eta Bazkideen Txokoa eraberritzeko zerbitzua esleitzeko izapideak hasi ditu.

Proposamenak aurkeztu nahi dituzten enpresek [email protected] helbide elektronikora jo dezakete 2023ko ekainaren 4a baino lehen kontratu-orria eta baldintza partikularrak eskatzeko. Era berean, edozein argibide eskatu ahal izango da ekainaren 9ra arte helbide elektroniko berean.

Proposamenak, pleguetan deskribatutako moduan, 2023ko ekainaren 16ko 12:00ak baino lehen aurkeztu beharko dira.