Partida Aurrekoa: Athletic Club – Elche CF (LaLiga 37. J)

Partida Aurrekoa: Athletic Club – Elche CF (LaLiga 37. J)

Lehoiak, gelditzen diren bi partidetan emaitza onak lortzera behartuta; lehen geldialdia, San Mamesen, etxeko azken neurketan, Alacanteko taldearen aurka

Athletic Clubek Elche CF hartuko du gaur arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Ez dago lehoien esku Europako helburua lortzea. Horregatik, bai ala bai, hiru puntuak erdietsi eta lehiakideek kale egitea itxaron beharko dute txapelketaren azken datara, Santiago Bernabeun eta Real Madrilen aurka, denboraldi hasieran ezarritako helburua lortzeko aukeraren batekin iristeko.

Deialdia

Entrenatzaile zuri-gorriak 23 jokalari deitu ditu Elche CF taldearen aurka jokatzeko. Morcillo, Iñigo Martinez, Ander Herrera, Dani Garcia eta Yeray kanpoan geratuko dira, guztiek arazo fisikoak baitituzte. Unai Gomez, Adu Ares eta Junior Bita zerrendara batu dira berriro, Bilbao Athleticetik. 


Valverde

Errepasatu hemen Ernesto Valverdek gaurko neurketaren aurretik egindako adierazpenak.



Aurkaria

Bere sorrera Elx herria ordezkatuko zuen talde bat izateko herri-eskaerak bultzatu zuen. Horrela, 1923an sortu zen Elche CF, beraz datorren urtean mendeurrena beteko du. Ia hiru hamarkada igaro behar izan ziren talde ilizitarra futbolaren maila gorenera iritsi zedin. 1958/59 denboraldian lehen igoera erdietsi zuten eta hamabi denboraldi jarraian iraun zuten lehen mailan, 1964. urtean historiako emaitzarik onena izango zen bosgarren postua lortu zutelarik. Ordutik, 24 aldiz egon dira LaLigan. Bost urte geroago, Elche CF-k Errege Kopako final bakarra jokatu zuen Athletic Cluben aurka. KO txapelketaren 65. edizio horretan, lehoiek garaipena lortu eta talde zuri-gorriaren historiako 21. Kopa irabazi zuten.

Nahiz eta azken egunetan maila onean lehiatzen ari den eta hiru partida jarraian galdu gabe batu dituen, gaur egun, Alacanteko taldea LaLigako azken sailkatua da eta jardunaldiak daramatza LaLiga Smartbankera matematikoki jaitsi dela.

1959/60 denboraldian LaLigan lehen aldiz elkarren aurka jokatu zutenetik, Elche CF-k eta Athletic Clubek 47 partida jokatu dituzte guztira maila gorenean eta talde zuri-gorriak emaitza positiboak lortu ditu: 21 garaipen, 15 berdinketa eta 11 porrot.

San Mamesen jokatutako neurketei dagokienez, balantzea oso positiboa da lehoientzat. Katedralean jokatutako 23 hitzorduetan lehoiek behin bakarrik galdu, 16 bider irabazi eta 6tan berdindu dute.

Bi taldeek Katedralean jokatutako azken bost neurketei dagokienez, lehoiek hiru garaipen eta porrot eta berdinketa bana erdietsi dute.

Kontsulta itzazu Elche CF-ren aurkako estatistikak.

Athleticzaleak munduan barrena

Zauden lekuan zaudela, ziurtatu zaitez gure Athleticen neurketa ez galtzeaz.