Familia zurigorria 'Iribar, atezaina' dokumentalaren aurkezpenean elkartu da
Familia zurigorria 'Iribar, atezaina' dokumentalaren aurkezpenean elkartu da
Txopori buruzko dokumentala, Oier Plazak zuzendua eta ETBk ekoitzia , BBK Aretoan estreinatu zen 400 pertsona baino gehiagoren aurrean
Iragan martxoaren 1ean 80 urte bete ostean, Jose Angel Iribarrek omenaldiak jasotzen jarraitzen du. Azkena, 'Iribar, atezaina' dokumentalaren estreinaldiarekin, Oier Plazak zuzendutako eta FMK Filmak eta EITBk osatutakoa.
Aurreneko emanaldiak ikusmin handia sortu zuen Bilboko BBK Aretoan. Bertan, zarauztarraren ibilbide profesionala eta pertsonala uztartzen dira, bere bizitzako aspekturik aipagarrienetako batzuk azalduz. Iribarrekin batera, besteak beste, Andoni Zubizarretak, Benito Lertxundik, Dani Ruiz-Bazanek, Iñaki Williamsek, Javier Clementek, Jon Maiak, Jorge Valdanok, Mariasun Quiñonesek, Nico Williamsek, Peio Agirreoak, Sarita Estevezek eta Unai Simonek hartzen dute parte.
Athletic Cluben familiako ordezkaritza zabal batek, Jon Uriarte presidentea buru, dokumentalaren proiekzioa bertatik bertara ikusteko aukera izan zuen. Gizonezkoen zein emakumezkoen aurreneko taldeetako jokalari ugarik eta lantalde teknikoetako hainbat kide BBK Aretora gerturatu ziren. Eta, eurekin batera, Klubeko hainbat futbolari ohi eta erakunde ezberdinetako hainbat ordezkari.