"Ziur gaude lortuko dugula"

"Ziur gaude lortuko dugula"

Dani Vivianek, Europako helburua betetzeko gertatu behar denaren jakitun, "nahi dugun emaitza lortzea" espero du

Dani Vivian hedabideen aurrean agertu da Real Madriden aurkako partidaren atarian, 2022/23 denboraldiari amaiera emango diona. Atzelariak, azken asteetan gertatutakoa ahaztuz, taldea "azken jardunaldiari aurre egiteko anbizio eta gogo berarekin" dagoela azpimarratu du. "Era berean, partida bakoitza lehiatu dugu. Egia da nahi ditugun emaitzak ez direla eman, baina ez gara konformistak, bukaeraraino lan egingo dugu. Hau Athletic da, badakigu zer garen eta indarberritu egin behar gara".

Erdiko atzelari zuri-gorriak lehen aldiz jokatuko lehoi gisa Santiago Bernabeun, eta horren aurrean ilusioz eta baikor agertu da: "Beste pizgarri bat da, badakigu zein zaila den, nahiz eta geure buruaz ziur gauden. Lanak eta diziplinak nahi dugun helburua betetzera eramango gaituzte".

Azkenik, Vivianek mezu bat helarazi nahi izan die athleticzaleei: "Pena ematen digu San Mamesen denboraldia horrela bukatzeak, baina uste dut ez garela etsituta egon behar, talde hau ez delako hori. Talde hau ausardia eta desioa da. Hiru puntuak eta Europako sailkapena lortzea espero dugu, poz handia izango bailitzateke guztiontzat".