Marta Unzueren eta Irene Oguizaren ebakuntzak arkastatsuak izan dira
Marta Unzueren eta Irene Oguizaren ebakuntzak arkastatsuak izan dira
Bi jokalariak ebakuntza-gelatik igaro dira gaur belauneko lesioak konpontzeko
Gaur, astelehena, lehen taldeko bi jokalariak diren Marta Unzue eta Irene Oguiza ebakuntza gelatik igaro dira. Bi ebakuntzak arrakastaz egin dira, eta biek senda-agiria jasoko dute datozen orduetan. Erdilariek baja mugagabea izango dute, luzeagoa maiatzaren 14an FC Bartzelonaren aurkako partidan larri lesionatu zen kapitainaren kasuan. Horregatik, gaur ebakuntza egin diote aurreko lotailu gurutzatuan, eta meniszektomia partziala egin diote eskuin belauneko kanpoko meniskoaren aurreko adarrean.
Bestalde, Irene Oguizari ebakuntza egin diote zuen gaitza eteteko. Izan ere, kanpoko meniskopatiak min egin zion eskuin belaunean, eta azarotik bajan egon da, martxora arte, denboraldiaren azken txanpara arte. Udako geldialdia aprobetxatu du eskuin belauneko kanpoko meniskoaren haustura erradiala josteko. Durangokoak datozen hilabeteetan jarraituko du berregokitze plana.