Luzatu egin da Unai Nuñezen lagapena RC Celtan
Luzatu egin da Unai Nuñezen lagapena RC Celtan
Bigarren denboraldi baterako mailegua luzatzeko aukera gauzatu da eta Vigoko klubak bere gain hartu du bere fitxa
Unai Nuñezek utzita jokatuko du Vigoko RC Celta taldean datorren denboraldian, akordioa jasotzen zuen mailegua luzatzeko aukera gauzatu ondoren. Lehenengo lagapenean bezala, Vigoko klubak bere gain hartuko du erdiko atzelariaren fitxaren kostua.
Lagapen berria formalizatuta, kontratuak aurreikusten du 24-25 denboraldirako Athletic Clubentzat salmenta-aukera bat eta RC Celtarentzat erosteko aukera bat, 7 milioi eurokoa gutxienez, eta horiei aldagai jakin batzuk gehitzen zaizkie. Gainera, Athletic Clubek RC Celtak Lezaman sortutako jokalariaren eskualdatze baten gaineko ehuneko bat gordeko du.