"Ez dut gogoratzen San Mamesen hain nagusi izana inoiz"
Lehen taldea

"Ez dut gogoratzen San Mamesen hain nagusi izana inoiz"

Ernesto Valverdek denboraldi honetako balantzea egin du, taldea etxean lortutako emaitzengatik, asmatu ez duelako, penalizatua izan dela adieraziz

2023ko eka. 8a

Ernesto Valverdek Athleticen denboraldiaren balantzea egin du, non taldeak erasoan izan duen ekoizpen handiak ez du zortzigarren postua gainditzeko balio izan. "Ez dut gogoratzen San Mamesen horrelako nagusitasun sentsaziorik eduki izana inoiz", azaldu du entrenatzaileak. Bere ustez, etxean jokatutako 21 partidetatik bakar batean ere ez da aurkaria Athletic baino nagusiago izan, Kopako biak barne. Gauzak horrela, sentsazio hauek guztira batutako 51 puntuetatik 27 lortzeko bakarrik balio izan diote taldeari. "Oso sari txikia izan dugu. Historikoki etxean oso talde indartsua izanda, ez dugu asmatu behar bezain beste", esan du teknikari zuri-gorriak.

Erasoko jokoari buruzko estatistika izugarriak izan ditu aurten Athleticek, hala nola korner gehien atera dituen taldea, FC Barcelona eta Real Madrilen aurretik. Logikoki, geldikako jokaldietan asmatzea falta izan zaio. Halaber, 'Europako' zenbakiak ere baditu abaguneen produkzioari dagokionez. Definizioak dena markatzen du, baina Valverdek garrantzitsuena "jokoan nagusitasun-sentsazioa" izatea dela azpimarratu du, hori baita taldeei hazteko aukera ematen diena.

"Lehen minututik 90. minutura arte borrokatu dugu, lehen partidatik azkenera, Europan sartzeko. Azkenean, zenbaketa globala iristen denean eta oso gutxigatik helburua lortzen ez duzunean,etsipen puntu bat izaten duzu beti", argudiatu du. Hala eta guztiz ere, teknikariak zera gehitu du: "Ezin dugu alde txarra gehiegi elikatzeko tentazioa izan azken helburua lortu ez dugulako, ondo egindako guztia ere aitortu behar dugu, gauza asko izan baitira. Lasaitasun eta pikardia gehiago izan behar dugu, batez ere partiden amaieran, puntu baliotsu askok ihes egin digutelako tarte horretan".

+
Informazio gehigarria
Erlazionatutako albisteak
2023ko ira. 24a

Lan plangintza irailaren 30era arte

Lehen taldea

Athletic Clubeko lehen taldeak honako lan plangintza dauka irailaren 30era arte, azken orduko aldaketarik gertatu ezean

Ikusi gehiago
2023ko ira. 23a

Gasteiz zuri-gorria

Lehen taldea

Athletic Clubek egun bikaina borobildu zuen Mendizorrotzan Deportivo Alavesen aurka lortutako hiru puntuekin

Ikusi gehiago
2023ko ira. 23a

"Sendo jarraitu behar dugu"

Lehen taldea

Ernesto Valverde, pozik lehoien beste garaipen baten ondoren, baina datorrenari begira erlaxatzeko adorerik gabe

Ikusi gehiago
2023ko ira. 22a

Ruiz de Galarretaren mediku-txostena

Lehen taldea

Erdilaria zelaitik erretiratu da ezker hankako giharretako lesio batekin

Ikusi gehiago
2023ko ira. 22a

Athletic geldiezin batek Mendizorrotza konkistatu du

Lehen taldea

Lehoien garaipen ukaezina, Iñaki Williamsen eta Sanceten gol ederrei esker

Ikusi gehiago
2023ko ira. 22a

Partida aurrekoa: Deportivo Alaves-Athletic Club (LaLiga 6. J)

Lehen taldea

Lau jardunaldi jarraian galdu gabe kateatu ondoren, lehoiek beste garaipen bat lortu nahi dute goiko postuetan finkatzeko

Ikusi gehiago
2023ko ira. 21a

Deialdia: Deportivo Alaves-Athletic Club (6. J)

Lehen taldea

Ernesto Valverdek 23 jokalari deitu ditu bihar, irailak 22, Mendizorrotzan 21:00etan jokatuko den partidarako

Ikusi gehiago
2023ko ira. 21a

"Alavesen aurkako partidak mami handia du"

Lehen taldea

Ernesto Valverdek, "bultzatzen" jarraitu behar dela sinetsita, Mendizorrotzan garaipena lortzea espero du, emaitzen dinamika onean jarraitzeko helburuarekin

Ikusi gehiago
2023ko ira. 21a

Zuzenean: Ernesto Valverderen prentsaurrekoa

Lehen taldea

Jarrai ezazu streaming bidez entrenatzaile zuri-gorriaren agerraldia, Lezamako prentsa aretorik, biharko Deportivo Alaves-Athletic Club neurketaren aurretik

Ikusi gehiago
2023ko ira. 21a

Bihotz zuri-gorria Araban

Kluba

Ostiral honetako Mendizorrotzako derbia dela eta, Victor Urquijo jokalari laudioarrarekin hitz egin dugu, ibilbide profesionala Deportivo Alavesen hasi zuen 60ko hamarkadako lehoia

Ikusi gehiago