Kopako finalean golegile izatetik errefuxiatuak laguntzera

Kopako finalean golegile izatetik errefuxiatuak laguntzera

Endika Guarrotxenak, 1984ko heroi zuri-gorriak, Zaporeak elkartearekin kolaboratu du Lesbosen

Azken urteetan, getxoztarra bitan joan da Zaporeak Elkartearekin batera, Moria eta Karatepeko kanpalekuetan bertan dauden 20000 errefuxiatuei janari duinak prestatu eta euren artean banatzeko. Afganistan, Irak, Iran edo Siria bezalako herrialdeetatik, arrazoi desberdinak medio, ihes egitera behartutako pertsonak daude bertan, etorkizun hobe baten esperoan.

Guarrotxenak 1980 eta 1987 bitarte Athleticen lehen taldean jokatu eta bere izena Klubaren historian urrezko hizkiekin idatzi zuen 1984ko Kopako finalean titulua erdiesteko gola sartuz. Ondoren, Real Valladoliden, Real Club Deportivo Mallorcan, Hercules Club de Futbol eta Benidorm Club de Futbol taldeen elastikoak jantzi zituen.

Behin erretiroa hartuta, azken hamarkadetan irakasle gisa aritzeaz gain, entrenatzaile lanak burutu ditu Bizkaiko klub ezberdinetan eta jendarteko arazo sozial ezberdinekiko sentsibilitate berezia azaldu du. Euren artean, nabarmenetako bat, Zaporeak elkartearen bidez errefuxiatuei emandako laguntza. Zeregin horietan, Reza afganistandarra ezagutu zuen, kanpalekuko sukaldean aritzen dena, eta berriki Euskal Herria bisitatu duena.