Club Athletic: ezagutu gure jokalariak Lezaman!

Club Athletic: ezagutu gure jokalariak Lezaman!

Esperientzia paregabe berria ekainaren 30a baino lehen galdetegia betetzen duenarentzat

Club Athleticeko kideek esperientzia paregabeaz gozatu ahal izango dute. Athleticek 10 esperientzia esklusibo zozkatuko ditu kide guztien artean, entrenamendu baten ondoren lehen taldeko hiru jokalari ezagutzeko, eta, ondoren, Lezamako instalazio zuri-gorri berriak bertatik bertara ezagutzeko.

Interesa duten Club Athleticeko kideek izena eman beharko dute formulario honetan eta euren datuak bete beharko dituzte ekainaren 30a baino lehen. Athletic irabazleekin harremanetan jarriko da telefonoz eta bere kide kodeak argitaratuko ditu webgunean.

Oraindik Club Athleticeko kide ez bazara eta horrelako esperientziez gozatu nahi baduzu, eskatu zure txartela ekainak 30a baino lehen eta sartu zuzenean zozketan.

Adingabe bat zozketan inskribatzen bada, legezko tutoreek baimena bete beharko dute, adingabeak esperientzia bakar horren zozketan parte hartu ahal izan dezan.