Denboraldi berezia Muniain eta De Marcosentzat

Denboraldi berezia Muniain eta De Marcosentzat

Hamabosgarren ikasturtea beteko dute Athletic Clubeko lehen taldean eta partida gehien jokatu dituzten lehoiak bezala podiuma partekatzera iritsi daitezke

Iker Muniainek eta Oscar de Marcosek bizitza paraleloa daramate Athleticen. Denboraldi berean egin zuten debuta, 2009-10ekoan, Young Boysen aurkako Europa Leagueko kanporaketan, lehenengoak joanekoan eta Laguardiakoak, Suitzan, non Txantreakoak bere lehen gola sartu zuen lehoi bezala. Hain zuzen ere, bi debuten arteko aste tarte horregatik da gaur egun Iker Muniain Athletic Clubeko kapitain.

Datorren denboraldia oso berezia izango da bientzat, hamabosgarrena izango baita, 15 jokalarik soilik lortu duten zerbait: Iribar, Rojo I, Joseba Etxeberria, Gainza, Orue, Canito, Panizo, Urrutia, Gurpegui, Zarra, Artetxe, Eneko Arieta, Lezama, Jose María Belauste eta Hurtado.

Dena ondo bidean, Iker Muniain historian partida gehien jokatu dituen bigarren lehoia bilakatuko da, Txetxu Rojo sei partidatara baitu. Nafarrak dagoeneko 535 norgehiagokatan parte hartu du kamiseta zuri-gorriarekin.

Oscar de Marcos, berriz, 500 partidetako taldetxoan sartzetik bakar batera geratu da, sei jokalariren eskura: Iribar, Rojo I, Joseba Etxeberria, Susaeta, Iraola eta Muniain bera. 15 partida jokatuta, Etxebe berdinduko luke laugarren postuan, eta denboraldi honetako zenbakiak errepikatuko balitu (43), podiumean sartuko litzateke. Muniain 36 partidutara dauka eta Txetxu Rojo 42 partidutara.