Lau araudi-aurreproiekturi alegazioak aurkezteko epea ireki da

Lau araudi-aurreproiekturi alegazioak aurkezteko epea ireki da

Athletic Clubek gardentasunik handiena ahalbidetuko duten kudeaketa-tresnarik onenak ezartzeko politikarekin jarraituko du

Athletic Clubek ISO 9001 kalitatea kudeatzeko sistema bat dauka 2003tik, eta 2015ean Arrisku Penalak Prebenitzeko Sistema bat ezarri zuen, salaketa-kanal bat barne. Era berean, kluba aitzindaria izan zen LaLigako kluben artean, kirol-eremuan Haurrak Babesteko Programa bat (Aterpe programa) sortzen. Haurrak Babesteko Sailak kudeatzen du programa hori.

Aurrekoaren osagarri gisa, Athletic Clubeko Zuzendaritza Batzordeak Barneko Informazio Sistema sortzea onartu du, 2/2023 Legea betez (2/2023 Legea, otsailaren 20koa, arau-urratzeei eta ustelkeriaren aurkako borrokari buruzko informazioa ematen duten pertsonen babesa arautzen duena).

Eta, norabide bereko beste urrats batean, jendaurrean jartzeko eta alegazioak aurkezteko aldi bat ireki da estatutuak garatzeko lau erregelamendu berriei buruz. Erregelamendu horiek hurrengo Ohiko Batzar Nagusian onartuko dira:

  • Kontratazio-erregelamenduaren aurreproiektua
  • Diziplina-erregelamenduaren aurreproiektua
  • Abonatuen eta kirol-esparruetan sartzeko eta egoteko erregelamenduaren aurreproiektua
  • Erreferendumen, kontsulten eta parte hartzeko prozesuen erregelamenduaren aurreproiektua

BAZKIDEEN TXOKORA JOAN

Bazkideek lau erregelamendu-aurreproiektuak kontsulta ditzakete Txokoan, eta alegazioak egiteko epea uztailaren 20ra arte egongo da irekita. Epe horretan, bazkideek ekarpenak Txokotik bertatik bidali ahal izango dituzte, eta bertan beste bazkide batzuen proposamenak ikusi ahal izango dituzte. Ondoren, hurrengo Ohiko Batzar Nagusian aurkeztu eta bozkatuko dira.

Beraz, 2023rako AC Aurrera Gogoeta Estrategikoan ezarritako helburuetako bat betetzeko, Athletic Clubek lau erregelamendu berri aurkeztuko ditu, hurrengo Batzarrean onar daitezen. Horrela, berretsi egiten da Estatutuen erregelamenduzko garapena ezarritako epea amaitu baino lehen (2025eko abenduaren 31) osatzeko konpromiso irmoa.

Gogoratu behar da 2022ko Batzarrean onartu zela jada Erregelamendu Organikoa.