Bilbao Athletic abian da
Carlos Gurpeguiren aginduetara, denboraldiaurrea 25 jokalarirekin hasi da bigarren taldean
Bilbao Athleticek gaur goizean egin du 2023-2024 denboraldiko lehen entrenamendua, Carlos Gurpegui bigarren taldeko entrenatzailearen ginduetara. Entrenamendua 25 jokalarirekin hasi da, besteak beste, Jon De Luis, Aymane Jelbat eta Elijah Gift jokalari berriekin.
Kapitain zuri-gorri ohiarekin Ander Murillo dago aulkian; biek 2000tik 2009ra bitartean aldagela partekatu zuten Lezaman. Beste lagapenen bat egiteko eta CD Basconiako plantilla osatzeko zain, hasiera batean Andosillako entrenatzaileak 25 jokalari izango ditu bere esanetara.
Hiru aurpegi berriez gain, bigarren taldean jarraituko dute: Luis Bilbaok, Quicala Barik, Beñat Gerenabarrenak, Jon Guruzetak, Urko Iruretagoyenak (Izeta), Iñigo Lopezek, Mikel Mendibek, Alejandro Regok, Ewan Urainek eta Juan Artolak.
🎙️ Beñat Gerenabarrena, #BilbaoAthletic-eko jokalaria:
— Athletic Club (@athletic_eus) July 12, 2023
"Gauza asko ikasi ditugu joan den denboralditik eta gogotsu gaude egoerari buelta ematen hasteko"
"Ilusioz beteta gaude Gurpegui eta Murillorekin" #AthleticLezama 🦁 pic.twitter.com/gGI4q4tauV
CD Basconiatik honako jokalari hauek igo dira: Aimar Duñabeitia, Alvaro Marin, Carlos Mattheus, Erlantz Palacin, Ibon Sanchez eta Iker Varela.
Ohorezko Gazte Mailatik Aingeru Olabarrieta gazteak egin du jauzia. Gainera, Bilbao Athleticen denboraldiaurrean Peio Canales, Mikel Jaureguizar, Aimar Peñalver, Asier Perez, Mikel Santos eta Elijah Gift egongo dira, CD Basconiako fitxa izango duten arren.
Gainera, Ibai Asenjo, lesio larri batetik osatzen ari dena, Bilbao Athleticen dinamikan sartu da. Raul Chascoren kasuan, jokalariari Klubetik irteera bilatzen ari zaio eta akordio batera iritsi da berarekin momentuz denboraldiaurreari ez ekiteko.
Taldeak ibilbide-orria eginda dauka, eta horren arabera, uda honetan zehar zenbait lagunarteko jokatuko ditu Bigarren Federazio mailan hasi aurretik.