
Lehoiak azterketa medikoekin hasi dira
Lehoiak azterketa medikoekin hasi dira
Bi multzotan banatuta, David Aznarrek zuzentzen dituen jokalariek euren egoera fisikoa aztertu dute Lezaman
Athletic Clubeko emakumezkoen lehen taldea osatzen duten jokalariek gaur eta bihar bitartean egingo dituzte denboraldia hasi aurretik egin beharrekoak diren proba medikoak. Horiek, gizonezkoen lehen taldearekin gertatu zen bezala, Pablo Aranda doktoreak gainbegiratzen ditu, IMQ Zorrotzaurreko Kirol Medikuntzako Unitateko arduradunak.
Gaitasun-proben barruan sartzen dira historia klinikoa, atsedenean egindako elektrokardiograma eta gehieneko esfortzu-proba bat.
Lehoiek gaur eta bihar arteko proba medikoak gimnasioko saioekin uztartuko dituzte eta bihar ostirala, hilak 21, 17:00etatik aurrera ateak irekita entrenatuko dute zale guztiei harrera egiteko Lezaman.