Akordioa Petxarromanekin FC Andorran jokatzeko

Akordioa Petxarromanekin FC Andorran jokatzeko

Atzelaria Andorrako klubera itzuliko da bere kontratuko azkeneko urtean, Athletic Cluben aldeko diru-sarrera aldakorrak finkatuz

Alex Petxarroman eta Athletic Clubek akordioa lortu dute gure jokalaria FC Andorrara itzultzeko bere kontratuko azkeneko urtean. Aurreko denboraldian utzita egon zen. Ibaiganek atzelari donostiarraren salmentaren portzentaia bat bermatzen du, baita kirol helburuengatik, Eder Sarabiak entrenatzen duen taldearen diru-sarrera aldakor bat ere

Petxarromanek Necaxako lagunartekoan jokatu zuen bere azken partida lehoi modura, eta Athletic Club utziko du 19 partida jokatu ostean, guztiak bere lehen denboraldian, Realetik heldu zenean.

Athletic Clubek zorte onena opa dio Alex Petxarromani bere etorkizuneko ibilbide profesionalean, eta, aldi berean, biziki eskertzen du urte hauetan erakundearen interesen alde egindako lana.