Juan Artola, AD Alcorconera utzita

Juan Artola, AD Alcorconera utzita

Harrobiko jokalariaren bigarren lagapena orain LaLiga Hypermotion deritzon txapelketara, pasa den denboradian Burgos CF taldean egon ondoren

Athletic Clubek eta AD Alcorconek akordioa lortu dute Juan Artola aurrelariak ekainaren 30era arte talde madrildarrean utzita joka dezan.

Harrobiko jokalariak orain LaLiga Hypermotion deritzon txapelketan lehiatuko da bigarren urtez jarraian, iragan denboraldian Burgos CF 34 partida ofizial jokatu eta hiru gol sartu ostean.

Artolak 2025era arteko kontratua du, eta Kopan Mancha Realen aurkako neurketa batean lehoi gisa estreinatu zen. Horrela, Athletic Cluben eskutik beste pauso bat eman nahi du futbolari gisa.