Akordioa Jon Guruzetarekin Sestao Riverren joka dezan

Akordioa Jon Guruzetarekin Sestao Riverren joka dezan

Bigarren taldeko jokalariak Lezamarekin duen lotura amaitu du eta Primera Federacion mailako taldean arituko da

Athletic Clubek eta Jon Guruzeta bigarren taldeko jokalariak akordioa lortu dute bere kontratuko azken urtean erdilariak Primera Federacion mailara igo berri den Sestao Riverren joka dezan. Ibaiganek futbolaria berreskuratzeko lehentasunezko aukera izango du Las Llanasen dagoen lehen urtean zehar.

Donostiarra 2017/18 denboraldian iritsi zen Lezamara, Antiguoko KE taldetik, eta mailaz igo zen Bilbao Athleticera heldu arte, non 64 partida jokatu eta bi gol sartu dituen.

Athletic Clubek zorte ona opa dio Jon Guruzetari bere etorkizuneko ibilbide profesionalean, eta, aldi berean, biziki eskertzen du urte hauetan klubaren interesen defentsan egindako lana.