Athleticeko jokalarien omenezko oroigarria

Athleticeko jokalarien omenezko oroigarria

Klubaren 125 urteurrenaren harira eta Bilboko Udala zein Bizkaiko Foru Aldundiarekin elkarlanean, abuztuaren 12an San Mames zaharreko ateak irudikatzen dituzten oroigarriak inauguratuko dira

Athletic Clubek, Bilboko Udala eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera, datorren abuztuaren 12an, 19:00etatik aurrera eta entitatearen 125 urteurrenaren baitako ekimenen barruan, San Mames zaharreko ateak gogoratuko dituzten marrak ezagutzera emango ditu. Euren kokapenak, bere garaian Ingeniarietako zein Miserikordiako atezaindegiek betetzen zituzten berdinak izango dira.

Horrekin batera, artelana bi oroigarrirekin lagunduko da, euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez idatzitako esaldiekin lagundutakoak:

Athletic Clubeko elastikoa defendatu duten jokalari guztien omenez

En honor a quienes han defendido la camiseta del Athletic Club

In honour of those players who have fought for the Athletic Club badge

En hommage aux footballeurs qui ont porté le maillot de l'Athletic Club

Monumentu honen zioa, modu figuratu batean, ikusezina den presentzia bat oroitu eta erakustea da. Obrak ez du paisaia gainditzen, interpretazioaren ateak irekitzen dituelako: Atezaindegi horiek egiazkoak bailiran, memoriaren baitako gure zehar-lerroak diren horiek. Marra zuri horiek kokatu diren tokietan, San Mames zaharrean, 1913 eta 2013 urteak bitarte, gertatutakoaren oroitzapena mantenduko da. Emozioa, zoriontasuna, euforia, epika, ezinegona edo dezepzioa ekarri zuten egunen memoria biziaren lekuko izango diren marrak. Bertan gertatutako bizipen partekatuen unibertso partikular horrek San Mames futbolaren Katedrala bilakatu zuten.

Athleticek, Jokalari Ohien Elkartearen bidez, Klubeko futbolari ohi guztiei gonbidapen formala helaraziko die datozen egunetan ekimenean parte hartzeko gonbita luzatuz. Oroigarrien inaugurazioak, gainera, Athletic Clubek eta Real Madrid CF-k San Mamesen jokatu behar duten LaLigako aurreneko jardunaldiko partidaren atarikoan izango da. 1928-1929 denboraldiaz geroztik, txapelketako edizio guztiak lehiatu dituzten bi entitateen arteko norgehiagokaren aurretik hain zuzen ere. Klasikoen artean klasikoena, futbola ulertzeko bi era ezberdinen arteko kontraste historikoa.

Azkenik, gogora ekarri nahi dugu, San Mameseko kanpoaldean, Ingeniarietako zein Miserikordiako ateak gogoratzen dituzten artelan hauei, laster, jada iragarritako Jose Angel Iribarren omenezko estatua gehituko zaiela. Ekimen guzti hauek Athletic Clubeko 125. Urteurrenaren ospakizunen baitan kokatzen dira.