
Bazkideak: Palkoa, Umeen Sarrerak eta Txikien Argazkia
Bazkideak: Palkoa, Umeen Sarrerak eta Txikien Argazkia
Abuztuaren 1an, asteartean, Real Madriden aurka San Mamesen jokatuko den estreinaldirako zozketarako izen-emateak irekiko dira Txokoan
Athletic Clubek jakinarazi nahi du denboraldi honetan Ohorezko Palkora joateko, haurren sarrerak erreserbatzeko eta Athletic Cluben hasierako hamaikakoarekin haurren argazkiak egiteko zerbitzuak mantenduko direla, San Mameseko partidetan.
Real Madriden aurkako neurketarako (larunbata, abuztuak 12), Ohorezko Palkora joan nahi duten bazkideek edo haur batek hasierako hamaikakoarekin argazkia ateratzea nahi dutenek izena emateko aukera izango dute webguneko Bazkideen Txokoaren bitartez (Bazkideentzako Zerbitzuak atala) abuztuaren 1an, asteartea, 10:00etatik aurrera.
Gainera, Club Athleticeko bi jarraitzailek ere parte hartu ahal izango dute hasierako hamaikako zuri-gorriarekin argazkia ateratzeko zozketan. Zozketan izena emateko, inprimaki honetan eman behar da izena. (enlace)
Abuztuaren 9an, asteartea, egingo da zozketa eta irabazleen zerrenda Klubaren webgunean adieraziko da.
Haurrentzako sarrerak
Haurren sarreren erreserbari dagokionez, izena emateko aukera abuztuaren 1aren, asteartearen, goizeko 10:00etatik abuztuaren 3aren, osteguneko, 18:00etara egongo da eskuragarri. Zozketako irabazleek eskatutako haurrentzako sarrera kopurua izango dute, 20 euroko prezioan, eta bazkidearentzako sarrera bat doan. Ohiko eserlekua salgai jarriko da jendearentzat. Sarrerak Hego Goiko Harmailarako dira.
Erlazionatutako partidak
Athletic Club - Real Madrid


