Unai Vencedor, SD Eibarrera utzita

Unai Vencedor, SD Eibarrera utzita

Erdilariak Joseba Etxeberriak zuzendutako taldean jokatuko du datorren denboraldian

Athletic Clubek eta SD Eibarrek akordioa lortu dute Unai Vencedor erdilariak 2023/24 denboraldian talde armaginean utzita jokatzeko. Errekaldekoak Ipuruan bere ibilbide profesionala jarraituko du Joseba Etxeberriaren aginduetara. Bilbao Athleticen ere elkarrekin egon ziren biak.

Vencedorrek 22 urte ditu, 2020an egin zuen debuta Athleticen, 82 partida ofizial jokatu ditu eta 2027ko ekainera arte du kontratua lehoi gisa.