
Emakumezkoen B eta C taldeen egutegiak zozketatuta
Emakumezkoen B eta C taldeen egutegiak zozketatuta
Gaur jakin da nola geratzen den osatuta Segunda RFEFko I. taldea bigarren filial zuri-gorriarentzat
Jakina da zein izango den Athletic Clubeko emakumezkoen bi filialen ibilbide orria. Exijentzia handiko urtea izango da emakumezkoen harrobiarentzat, oso talde zuri-gorri gazteak baitaude estatuko futboleko bigarren eta hirugarren mailetan.
B TALDEA
Jonathan Ledesmaren taldeak denboraldiaurreko bigarren partida jokatuko du bihar Mareon, Sportingen aurka, eta irailaren 10ean hasiko du liga, CA Osasunaren kontra, etxean. Talde gorritxoa izango da zuri-gorrien lehen arerioa. Aurten esan behar da Estatu osoko taldeez osatutako Primera RFEFeko multzo bakarra 16 talde izatetik 14 izatera igaro dela. Besteak beste, igoera helburu duten Deportivo Alaves, Alhama CF, Deportivo Abanca eta RCD Espanyol.
Athletic Club "B" taldearen egutegi osoa hemen kontsulta dezakezu
C TALDEA
Bestalde, aurten Jon Díaz de Ceriok 2023/2024 denboraldiko Segunda RFEF mailan duen bigarren filiala. Zurigorri taldeak II. multzoan daude eta honako talde hauen aurka lehiatuko dira: Atletico Baleares, Atletico Madril C, Bizkerre FT, Osasuna Fundación B, CD Pradejón, CDE Rácing Mujeres, RCD Espanyol B, Rayo Vallecano, Real Madrid B, Real Oviedo, Real Sociedad B, SD Huesca, Sporting de Gijón, Viajes Interrías FF eta Zaragoza CFF.
Lehiaketan 32 talde egongo dira, bi multzotan banatuta, eta irailaren 9ko eta 10eko asteburuan hasiko da Liga F-n eta Primera RFEF mailetan bezala.
Lehen itzulia urtarrileko lehen asteburuan amaituko da, eta denboraldi erregularra 2024ko maiatzeko lehen asteburuan (hilaren 4an eta 5ean) bukatuko da.
Egutegi osoa esteka honetan ikus dezakezu.
