Jon Morcillo, SD Amorebietara lagatuta

Jon Morcillo, SD Amorebietara lagatuta

Jokalari zuri-gorriak utzita jokatuko du denboraldi honetan Bigarren Mailan lehiatuko den talde zornotzarrean, eta Athleticek kontratua luzatzeko aukerari eutsi dio

Athletic Clubek eta SD Amorebietak akordioa lortu dute Jon Morcillo denboraldi amaierara arte utzita joka dezan.

Zornotzako erasoko jokalariak bere jaioterriko taldean osatuko du bere bigarren lagapena Athleticeko futbolari gisa, 2021/22 denboraldiaren bigarren zatian Valladoliden jokatu ondoren. Ibaiganek harrobiko jokalariarekin kontratua luzatzeko aukerari eusten dio, ekainaren 30ean amaitzen baita.

SD Amorebieta, Athleticen talde hitzartua, bere historian bigarren aldiz ari da LaLiga Hypermotionen, estatuko futboleko zilarrezko kategorian, eta Lezaman jokatuko ditu etxeko partidak.

Jon Morcillok (24 urte) 2020an egin zuen debuta Athleticekin, eta 54 partida jokatu ditu lehoi gisa, denboraldi horretan lortutako Superkopako tituluaren partaide izanik.