
Liga F-ko Athletic Club - Granada CF partida, bertan behera
Liga F-ko Athletic Club - Granada CF partida, bertan behera
2023-2024 denboraldiari hasiera emango zion zuri-gorrien eta andaluziarren arteko neurketa ez da jokatuko gaur, bi klubetako futbolariak Lezaman agertu ez direlako
Athletic Clubek eta Granada CF-k 12:00etan Lezamako 2. zelaian jokatu behar zuten Liga F-ko lehen jardunaldiko neurketa bertan behera gelditu da. Cuesta Arribas buru duen epaileen laukoteak partida akta sinatu du bi klubetako jokalariak agertu ez direlako. Hori dela eta, ezin izan da norgehiagoka jokatu. Granadako taldeak eta Athleticek federazio-lizentziak aurkeztu dituzte, eta, ondoren, epaileen akta irakurri dute.
Athletic Clubeko eta Granada CF-ko futbolariek sindikatuek deitutako grebarekin bat egitea erabaki dute, Konstituzioaren 28. artikuluaren babesean.
Era berean, Athletic Clubek oso modu positiboan baloratzen du bere jokalariek beste lankide batzuen lan-baldintzen aurrean duten elkartasuna, eta bere futbolarien profesionaltasunak parametro egokiekin bat etortzeko ahaleginari eusten dio.
