Adierazpen ofiziala

Adierazpen ofiziala

Athletic Clubek bere bazkideei Rafa Alkortaren adierazpenei buruz eman nahi dien informazioa

Athletic Clubek etsipen eta tristura handia erakutsi nahi du Rafa Alkorta bezalako aktibo garrantzitsu baten adierazpenek Klubaren irudia kaltetzen dutelako.

Iritzi- eta adierazpen-askatasuna Athletic Cluben barruko edozein eztabaidaren gainetik dago, baina betiere errespetuz egiten bada. Ezin da onartu "lotsagabeak" hitza erabiltzea Klubarekin zerikusia duten pertsonak aipatzeko.