Nico Williamsen mediku-txostena

Nico Williamsen mediku-txostena

Aduktore ertainaren lesioarekin itzuli da nazioarteko partidatik, eta, lehen miaketa egin ondoren, bihar proba osagarriak egingo zaizkio

Nico Williams Athleticeko aurrelaria min hartuta itzuli da atzo Granadan jokatu zuen nazioarteko partidatik eta lesioa du bere eskuin hankako aduktore ertainean. Gaur eguerdian Klubeko zerbitzu medikoek egindako lehen miaketa baten ondoren, bihar proba osagarriak egingo zaizkio, lesioaren irismena zehaztasun handiagoz ezagutzeko.