Lesionatutako jokalarien egoera fisikoa

Lesionatutako jokalarien egoera fisikoa

Lehen taldean sendatze-prozesuan dauden lehoien egoeraren eguneratzea

Azken asteetan hainbat jokalari lesionatu egin dira edo min hartu dute. Horren ondorioz, ezin izango dute 2023/2024 denboraldiko Ligako lehen partidan parte hartu.

  • Naroa Uriarte: lesioa ezkerreko hankako muskulatura iskiotibialean. Taldetik kanpo dago lanean berregokitzailearekin eta entrenamenduetara sartzeko gertu dago.
  • Patricia Zugasti: eskuineko hankako zuzen-aurreko lesioa.
  • Yulema Corres: gainkarga ezkerreko koadrizepsean. 
  • Garazi Murua: gainkarga ezkerreko koadrizepsean.

Gainera, beste jokalari batzuek beren berregokitze-prozesuen epeak betetzen jarraitzen dute.

  • Marta Unzue: eskuineko belauneko lotailu gurutzatuko lesioaren ebakuntza egin ondoren, joan den ekainean, sendatze-epeekin jarraitzen du.
  • Irene Oguiza: ekainean eskuineko belauneko meniskoaren ebakuntza egin ostean, sendatze-epeekin jarraitzen du.
  • Bibiane Schulze: pubalgiak eragindako lesioaren azken epeetan dago. Laster taldearekin entrenatzen hastea espero da.