Nico Williamsi egindako proba osagarrien emaitzak

Nico Williamsi egindako proba osagarrien emaitzak

Athletic Clubeko zerbitzu medikoek eskuin aduktore ertainean lesio muskular arin-moderatua duela baieztatu dute, jokalaria taldearen dinamikatik kanpo mantentzen duena

Nico Williams Athletic Clubeko jokalariak lesio arin-moderatua du eskuin aduktore ertainean, eta horrek gainerako taldekideekin entrenatzea eragozten dio. Hala baieztatu dute Klubeko zerbitzu medikoek, atzo ekografia bidezko lehen miaketa eta gaur erresonantzia osagarri bat egin ondoren.

Aurrelari zuri-gorria Espainiako eta Zipreko selekzioen arteko neurketan min hartu eta  atsdenaldian zelaia utzi ondoren itzuli zen Lezamara nazioarteko konpromisoetatik.

Jokalariak eboluzioaren zain jaraitzen du.