Julian Lopez aktorea, 125. urteurreneko iraileko enbaxadorea

Julian Lopez aktorea, 125. urteurreneko iraileko enbaxadorea

Jarraitzaile zuri-gorri sutsua umetatik, Cuencan jaio zen aktorak oroigarria jasoko du bihar San Mameseko palkoan

Julian Lopez aktore, umorista eta musikaria 125. urteurreneko iraileko enbaxadorea izango da. 2.500 biztanle baino ez dituen El Provencio herrian jaioa, artistak beti izan du zaletasun handia Athletic Clubarekiko, eta gure Klubarekiko sentimenduz beteriko familia-herentziaren istorio maitagarri horietako bat marrazten du. Aitak herriko erakusleiho batean erakusten zen kamiseta zuri-gorri bat erosi zionetik eta 7 bat bizkarrean josi zionetik, Julian zale zuri-gorri sutsua izan da, eta hunkituta jaso zuen sari horren jakinarazpena.

Julian Lopezek harreman estua du gure lehen taldeko futbolariekin; hala nola, Iker Muniainekin eta Ander Herrerarekin, eta hogeita hamar bat komedia egin ditu, horietako bi Borja Cobeaga donostiarrak zuzenduta (Pagafantas eta No Controles). Telebistako hainbat telesailetan ere parte hartu du eta eleberri musikal bat ere idatzi du.

Aktorea San Mameseko palkoan izango larunbat honetan Athletic-Cadiz partidaren atarian Jose Angel Iribar eta Jon Uriarteren eskutik saria jasotzeko. Ahal duen guztietan San Mamesera etortzen da eta beti Levanteren aurkako zelai zaharreko azken partidaz gogoratzen da, baita Aita Katedralera lagundu zuen eguneko zirraraz ere, gurasoak San Mamés zapaldu zuen lehen aldian. Aitonaz gogoratu ziren biak, zuri-gorrien benetako ernamuina. Txikitan Dani, Goikoetxea eta Sarabia silueteatzen zituen, bere idolo nagusia Guerrero izan den arren. Julen deitzen zioten herrian.

"Nire taldea da eta ez da besterik existitzen, umetatik bizi izan dut eta betirako hala izango da. Gauza ederra da taldearen zaletasuna familia bidez heredatzea, belaunaldien artean transmititua. Paralelismo bat ezartzen da hainbeste urteko historia duen futbol talde batekin: jokalariak aldatu egiten dira, baina nortasuna, ezkutua eta koloreak mantendu egiten dira". Hortxe dago bere testigantza zurig-orria, Historias de San Mames liburuan utzi zuen lekukotasun ederraren antzera.