Partida aurrekoa: Athletic Club-Cadiz CF (LaLiga 5. J)

Partida aurrekoa: Athletic Club-Cadiz CF (LaLiga 5. J)

Lehoiak geldialdiaren aurreko une gozoari eusten saiatuko dira eta Katedralari garaipen berri bat eskainiz

Selekzioen etenaldiaren ondoren, Athletic Clubek LaLiga EA Sports 2023/24 denboraldiari berrekingo dio San Mamesen Cadiz CF taldearen aurka. CA Osasuna eta Real Betisen aurka lortutako garaipenen eta RCD Mallorcaren kontra etxetik kanpo lortutako berdinketaren ondoren, lehoiek emaitzei eutsi eta San Mamesi hiru puntu eskaini nahi dizkiote. Garaipena lortzeak Ernesto Valverderen taldearen egoera bikaina berretsiko luke.



Deialdia



Teknikari zuri-gorriak 23 jokalari deitu ditu Cadizko taldearen aurka jokatzeko. Yeray eta De Marcos, sendatuta, zerrendan daude. Nolaskoain eta Nico Williams, aldiz, oraindik ez dira beren lesioetatik osatu eta baja izango dira. Bestalde, Adu Ares eta Unai Gomez harrobiko jokalariak deialdiaren parte izango dira beste behin.

Valverde



Errepasatu hemen Athletic Cluben eta Cadiz CFren arteko partidaren aurretik Ernesto Valverdek egindako adierazpenak.

Aurkaria


 

1910ean sortua, talde andaluziarrak 16 denboraldi egin ditu elitean. 1977/78 denboraldian egin zuen debuta Lehen Mailan, baina ezin izan zion mailari eutsi. Hainbat urtetan gora eta behera ibili ondoren, 1985 eta 1993 artean LaLigako talde onenen artean sendotu zen. Hala ere, beste behin ere, maila galdu eta 12 urtez Bigarren Mailan egon ondoren, 2003an Lehen Mailako postua berreskuratu zuen. Une zailak igaro eta denboraldi batzuk 2. B-n jokatu ondoren, talde horia berpiztu egin zen eta beste igoera bat bizi izan zuen, orain arteko azkena.

Une honetan, Cadizko taldeak norgehiagoka bakarra galdu du, FC Barcelonaren aurka etxetik kanpo. Jokatutako beste hiru partidei dagokienez, Cadiz CF-k bi garaipen (Deportivo Alavesen eta Villarreal CF-ren aurka) eta berdinketa bat (UD Almeriaren aurka) lortu ditu. Hain zuzen ere, Europako posizioak eta puntuazioa lehoiekin partekatzen ditu.

Estatistikak

1977/78 denboraldian LaLigan lehen aldiz elkarren aurka jokatu zutenetik, Athletic Clubek eta Cadiz CF-k 32 partida jokatu dituzte guztira maila gorenean, eta zuri-gorriek emaitza positiboa mantendu izan dute: 18 partida irabazi dituzte, 6 berdindu eta 8 galdu.



Katedralean jokatutako partidei dagokienez, lehoiek balantze sendoa dute. Jokatutako 16 partidetan, Athleticek 12 aldiz irabazi du, bitan berdindu eta beste bitan galdu.



Bilboko hiriburuan talde zuri-gorrien eta horiaren artean jokatutako azken bost partiden datuak aztertuta, emaitzak aldakorrak dira, baina etxeko taldearen aldekoak, hiru partida irabazi eta bi galdu baitituzte. Jokatutako azken partidan, Athleticek 4-1 irabazi zuen eta Oihan Sancetek San Mamesen gauzatutako lehen hat-tricka egiteko abilezia erakutsi zuen.



Kontsultatu Cadiz CF-ren aurkako estatistika osoak.

Athleticzaleak munduan barrena

Zauden lekuan zaudela, ziurtatu zaitez gure Athleticen partida ez galtzeaz.