Athletic Club - UD Almeria neurketarako sarreren salmenta

Athletic Club - UD Almeria neurketarako sarreren salmenta

Urriaren 6an, ostirala, 21:00etan, San Mamesen jokatuko den partidarako sarrerak eskuragarri daude publiko orokorrarentzat

Athletic Clubek eta UD Almeria taldeek urriak 6an, ostiralean, 21:00etan, San Mamesen jokatuko duten LaLigako bederatzigarren jardunaldiko neurketarako sarrerak erosi nahi dituzten guztiek irailaren 18tik aurrera erosi ahal izango dituzte Athletic Cluben sarreren webgunearen bitartez.

Halaber, publiko orokorrak San Mameseko txarteldegietan erosi ahal izango ditu sarrerak urriak 5ean, osteguna, 10.30etik 13.30era eta 17.30etik 20.00era, eta urriak 6an, ostirala, 10.30etik 13.00era eta 19.00etik aurrera.

Pertsona bakoitzak lau sarrera erosi ahal izango ditu, hauek agortu arte.

Informazio gehiago, erantsitako dokumentuan.