Umeen sarrerak Getafe CF taldearen kontra

Umeen sarrerak Getafe CF taldearen kontra

San Mamesen jokatuko den LaLigako hurrengo neurketarako haurrentzako sarrerei buruzko informazioa

Irailaren 18tik irailaren 20ko 18:00etara, hain zuzen ere, bazkideek bere eserlekua Klubari laga ahal izango diote*, eta horren truke 14 urte beherako adingabe batekin joateko elkarreko bi sarrera erosi, 15 euroan**, Ligako zazpigarren jardunaldiaren Athletic Club-Getafe C.F. neurketarako.

Interesdunek eskaera bete beharko dute UMEEN SARRERAK loturan klikatuz, Bazkide Kodea eta dagokion Pin-arekin identifikatuta. Sarreren kopurua mugatua da, Goiko Hego harmailan 200 sarrera, hortaz, erabiltzeko dauden sarrerak eskaerak baino gutxiago izanez gero, zozketa egingo dugu izena eman dutenen artean. 

Lortzen dituzten bazkideek bere sarrerak txarteldegian jaso beharko dituzte partida honetarako ezarriko diren txarteldegi-ordutegian. Argibide gehiago, hemen

ADI EGON:
* Gehienez 4 sarrera bazkide txarteleko. 
** Adingabeen sarrera bakoitza, 15 euro.