Gasteiz zuri-gorria
Lehen taldea

Gasteiz zuri-gorria

Athletic Clubek egun bikaina borobildu zuen Mendizorrotzan Deportivo Alavesen aurka lortutako hiru puntuekin

2023ko ira. 23a

Lehoiek zaletuen berotasuna sentitu zuten Mendizorrotzako harmailetan, Bizkaitik joandako ehunka zaleen bitartez, baina baita Arabako eta bereziki Gasteizko jarraitzaile ugarik emandako ezinbesteko bulkadarekin. 

Klubak historikoki Euskal Herrian zehar izandako pisuaren erakusgarri izanik, Araban pilatutako indarra nabarmena da urteen poderioz. Egun, gizonezko lehen taldean bi jokalari gasteiztar daude, Dani Vivian eta Mikel Vesga, eta nola ez Ernesto Valverde bera. Extremadurako Viandar de la Vera herrian jaio arren, Adurtza auzoan hazitakoa. Emakumezkoen egituran, Yulema Corres aurrelaria ere Arabako hiriburuan sortutakoa da.

La Liga EA Sports-ko seigarren jardunaldiaren atarian, Athletic Clubek Adurtza, Judimendi eta Lakuako auzoak zeharkatu zituen, Valverdek, Vesgak, Yulemak eta Vivianek emandako irizpide eta gomendioak jarraituz, euren oroitzapen zein bizipenekin hertsiki lotutakoak. Horrekin batera, Klubeko futbolari ohi diren Gaizka Toquero eta Zuriñe Gilekin hitz egiteko beta izan ostean, Ariznabarra eta Santa Lucia bisitatu dituzte gure kamerek. Euren testigantzak, Athletic Clubek prestatutako Inside moduko bideoaren protagonistak dira, ondoren zaleek eta jokalariek Mendizorrotzan egindako erakustaldia azaltzeko.

125 urte hauetan zehar, asko dira elastiko zuri-gorria jantzi duten gasteiztarrak. Euren artean, besteak beste, Karanka anaiak, Aitor Ocio, Arturo Igoroin «Sivori», Cesar Caneda, Edu Estibariz, Felipe Gurendez, Igor Martinez, Iñigo Velez de Mendizabal, Manuela Lareo, Pello Uralde, Raul Otxoa edo Saioa Gonzalez. Horrekin batera, izan dira bi klubetan jokatzeko beta izan dutenak: Andoni Zubizarreta, Asier Villalibre, Borja Viguera, Edu Alonso, Gaizka Garitano, Garazi Facila, Gorka Azkorra, Ibai Gomez, Ibon Gutierrez, Iñaki Madariaga, Iñigo Cordoba, Ion Velez, Javi Casas, Javi Gonalez, Javier Tarantino, Jon Moya, Jonan Garcia, Joseba Agirre, Joseba Arriaga, Jose Mari Bengoetxea, Jose Ramon Alexanco, Josu Sarriegi, Julio Salinas, Kike Burgos, Leia Zarate, Leyre Monente, Luis De la Fuente, Luis Prieto, Marta San Adrian, Miguel Etxaniz, Nerea Nevado, Oscar De Marcos, Oscar Vivanco, Pello Agirreoa, Txetxu Gallego edo Victor Urquijo. Eta, baita ere, aurretik aipatutako Arturo Igoroin «Sivori», Cesar Caneda, Edu Estibariz, Ernesto Valverde, Gaizka Toquero edo Igor Martinez, harrobi zuri-gorrian aurrena eta, ondoren, talde gasteiztarrean aritutako beste jokalari ugari ahaztu gabe. Konexioa aulkitxoetara luzatzen da baita, Baltasar Albenizek, Iñigo Juaristik, Juan Urkizuk, Koldo Agirrek, Jose Luis Mendilibarrek, Jose Manuel Esnal «Mane»-k, Rafa Iriondok eta Txutxi Arangurenek bi taldeetako lehen taldeetako egituretan lan egin dutelako.

Azken finean, Athletic Clubek Arabako hiriburuan bere historian zehar eta gaurko egunean duen duen arrasto, aztarna eta ondarearen erakusgarri: Gasteiz zuri-gorria.

+
Informazio gehigarria
Erlazionatutako albisteak
2023ko abe. 9a

"Bihar bolada onean jarraitzen dugula demostratu beharko dugu"

Lehen taldea

Ernesto Valverdek uste du biharko partida "garrantzitsua" dela talde zuri-gorriaren une ona berresteko

Ikusi gehiago
2023ko abe. 9a

Adu Aresen mediku-txostena

Lehen taldea

Jokalaria ez da gaur arratsaldean Granadara joango

Ikusi gehiago
2023ko abe. 9a

Deialdia: Granada CF-Athletic Club (16. J)

Lehen taldea

Ernesto Valverdek 23 jokalari deitu ditu bihar, abenduak 10, 16:15ean Los Carmenenes zelaian joaktuko den partidarako

Ikusi gehiago
2023ko abe. 9a

Zuzenean: Ernesto Valverderen prentsaurrekoa

Lehen taldea

Jarraitu streaming bidez entrenatzaile zuri-gorriaren agerraldia Lezamako prentsa aretotik, biharko Granada CF-Athletic Club partidaren aurretik

Ikusi gehiago
2023ko abe. 9a

Partida non ikusi: Granada FC-Athletic Club

Lehen taldea

Igande honetan 16:15etatik aurrera Nuevo Los Carmenesen jokatuko den LaLiga EA Sportseko neurketa zuzenean jarraitzeko plataformak eta telebista kateak

Ikusi gehiago
2023ko abe. 8a

Mikel Jauregizar Athleticekin estreinatu da

Lehen taldea

Bermeoko erdilaria Ernesto Valverderen aginduetara debutatu duen bosgarren jokalaria izan da denboraldi honetan

Ikusi gehiago
2023ko abe. 7a

Athletic sendotasunez aurrera doa Kopan

Lehen taldea

Lehoiek, El Sardineron zaleek lagunduta, Cayon gainditu dute Villalibreren bi golekin eta Nico Williamsen amaierako gol bikainarekin

Ikusi gehiago
2023ko abe. 7a

Partida aurrekoa: CD Cayon-Athletic Club (Kopako 2. Kanporaketa)

Lehen taldea

Ezagutu El Sardinero zelaian (21:00etan) jokatuko den Kopako bigarren txandako partidaren xehetasun guztiak

Ikusi gehiago
2023ko abe. 6a

Deialdia: CD Cayon-Athletic Club (2. Kanporaketa Kopa)

Lehen taldea

Ernesto Valverdek 23 jokalari deitu ditu bihar, abenduak 7, 21:00etan El Sardineron jokatuko den partidarako

Ikusi gehiago
2023ko abe. 6a

"Guztiontzako jaia izatea nahi dugu eta noski, irabaztea espero dugu"

Lehen taldea

CD Cayonen aurkako partidaren garrantziaz jabetuta, Valverdek azpimarratu du "haiek dena dutela euren alde irabazteko, baina guk ere bai"

Ikusi gehiago