Premier League International Cup txapelketa abian da

Premier League International Cup txapelketa abian da

Athleticek 18 jokalariren zerrenda osatu du Ingalaterrara bidaitu eta Crystal Palaceren aurka jokatzeko

Athletic Clubek asteazken honetan hasiko du Premier League International Cup txapelketa, 21 urtez azpiko futbolariekin jokatzeko diseinatua (2002ko urtarrilaren 1etik aurrera jaiotakoak), nahiz eta partida bakoitzean adin handiagoko hiru jokalari gehiago erabili daitezkeen. Carlos Gurpeguik zuzenduko duen taldeak Crystal Palaceren aurka jokatuko du lehen jardunaldian, 20:00etan VBS Community Stadiumean.

Honako hau da 18 jokalariek osatzen duten deialdia: Oier Gastesi, Mikel Santos, Erlantz Palacín, Miguel Barandalla, Jon de Luis, Aimar Duñabeitia, Eneko Ebro, Luis Bilbao, Alejandro Rego, Gaizka Alboniga-Menor, Junior Bita, Peio Canales, Peio Huestamendia, David Arredondo, Elijah Gift, Iñigo López, Asier Hierro eta Aimar Vicandi.

Gurpegiz gain, Bilbao Athleticeko staffaren zati batek eta Bittor Llopis Basconiako teknikariak ere taldearekin bidaiatuko dute.