Premier League International Cup-era bidean

Premier League International Cup-era bidean

Taldea Londresera abiatu da gaur arratsaldean Crystal Palaceren aurka bihar jokatzeko

Athletic Club Londresera abiatu da gaur arratsaldean bere 21 urtez azpiko taldearekin Premier League International Cup-i hasiera emateko, C multzoko lehen jardunaldiko partidarekin, Crystal Palaceren aurka (Palace TV, 20:00etan) Suttoneko VBS Community Stadiumean. Deitutako 18 jokalariak gaur goizean entrenatu dira Lezaman.

Carlos Gurpeguik zuzentzen duen taldeak, batez ere Bilbao Athletic eta Basconiaren arteko nahasketa, zortzi talde osatutako multzoan daude Ingalaterrako lau talderekin batera, Liverpool, Everton, Fulham eta Crystal Palace bera, eta Europako beste hiru, Benfica, Feyenoord eta AS Monaco. Fase honetan talde ingelesak bakarrik izango dituzte aurkari. Liverpoolen aurkako partidaren data zehazteke dagoela, urriaren 25ean, asteazkenean, Evertonen aurka neurtuko dira eta abenduaren 20an Fulhamen aurka.

Hiru multzoetako lehen bi sailkatuak hirugarren bi onenekin batera sailkatuko dira Athleticek beste denboraldi batzuetan jokatu zuen txapelketa baten final-laurdenetarako. Txapelketak Lezamako gure gazteen bilakaeran beste urrats bat emateko balioko du.