Thinking Football Film Festival 2023 jaialdiaren aurkezpena

Thinking Football Film Festival 2023 jaialdiaren aurkezpena

Athletic Club Fundazioaren zinema jaialdiaren XI. edizioa BBK Aretoan izango da urriaren 9tik 14ra bitartean, eta bertan gonbidatu bereziak izango dira

Athletic Club Fundazioak Thinking Football Film Festival jaialdiaren XI. edizioaren programazioa aurkeztu du BBK Aretoan. Futbol-zinema bikaineko sei egun izango dira, urriaren 9tik 14ra bitartean, eta askotariko programazioa eskainiko da gonbidatu bereziekin, hala nola Marco Lanna, Liam Brady, Miodrag Belodedici, Martin Bengtsson edo Brentford Penguinseko lantalde osoa, Down sindromea duten futbolariek osatua. Mighty Penguins filmeko protagonistek emango diote amaiera aurtengo Thinking jaialdiari.

Prentsaurrekoan izan dira Josetxu Urrutia, Athletic Clubeko batzordekidea; Koldo Bilbao, BBKren ordezkaria; Igor Arenaza, Fundaziokoa, eta Galder Reguera, jaialdiaren zuzendaria. Galder Reguera arduratu da jaialdiaren egitaraua zehazteaz: hamabi emanaldi saio bikoitzean (18:00etan eta 20:00etan, inaugurazio egunean izan ezik), eta zineforumak egongo dira BBK Aretoan bertan, proiekzio nagusien ondoren. Filmak jatorrizko bertsioan proiektatuko dira, gaztelerazko eta euskarazko azpitituluekin (20:00etan). Sarrera doakoa da, baina beharrezkoa da bide digitaletik HEMEN. 

Informazio gehiago nahi izanez gero, jaialdiaren webguneak edizio honen xehetasun guztiak biltzen ditu, baita jaialdiaren aurreko edizioei edo palmaresari eskainitako beste sail batzuk ere.

Astelehena 9: Tigrarren emanaldi berezia eta Vialli eta Manciniren Sampdoriari omenaldia

Jaialdia astelehenean, hilak 9, hasiko da, goizeko 11:00etan, 2022ko Publikoaren Saria irabazi duen Tigrar filmaren emanaldi berezi batekin. Martin Bengtssonek (bere biografian oinarritu zen film suediarra) eta Ronnie Sandahl zuzendariak Bilbo bisitatuko dute berriro eta proiekzioaren ondorengo solasaldian parte hartuko dute.

Tigrarrek Martin Bengtsson suediar futboleko izar goiztiarraren istorioa kontatzen du, Milango Interrek fitxatu zuen jokalari bat. Filmak buruko gaixotasunak kirolean dituen ondorioak jorratzen ditu, eta, beraz, zinematografikoaz gain, bere interes hezitzailea ere izugarria da. Horregatik, Fundazioak goizeko saio berezia programatu du ikastetxeentzat eta Lezamako teknikarientzat.

Estreinaldi irekia BBK Aretoan izango da astelehenean arratsaldeko 19:00etan Marco Pontiren La Bella Stagione filmarekin, Gianluca Vialli eta Roberto Manciniren Sampdoriaren omenez. Ondorengo zineforumerako, Marco Lanna Sampdoriako jokalari ohi eta gaur egungo presidentea solasaldian egotea espero da.

Asteartea 10: I believe in miracles eta Green lions, Roger Millaren Kameruni buruzkoa

Asteartean, hilak 10, 18:00etan, jaialdiak ‘Thinking Football Bitxiak’ izeneko saila estreinatuko du. Bertan, aurreko edizioetan ondoen baloratutako filmetako batzuk berreskuratuko dira. I believe in miracles pelikularen kasua da, Jonny Owenek zuzendutakoa; bertan, Brian Cloughen Nottingham Forest mitikoaren istorioa kontatzen da.

20:00etan Billy Dosanjhek zuzendutako Green Lions film britainiarraren txanda izango da. DAZNk ekoitzitako dokumental honek 1990eko Italiako Munduko Txapelketan liluratu zuen Kamerungo selekzioaren historia kontatzen du.

Asteazkena 11, Liam Brady: The Irishman Abroad eta Another way: Forest Green Rovers

Lehen saioan (18:00), programatutako filma Another way: Forest Green Rovers izenburukoa da, Bart Corpe-k zuzendutako film britainiarra. Munduko futbol klubik ekologikoenaren historia kontatzen du. FIFAren ekoizpen honetan bere ideiak ezagutuko ditugu, eta aldi berean, One League-ra igotzeko borrokan lagunduko dugu.

20:00etako saioan, Liam Brady: The Irishman Abroad film irlandarra proiektatuko da, Irlandako futbolaren historiako talentu handienetako baten biopic bat eta kontinente zaharrean arrakasta lortu zuen lehen irlandarra. Besteak beste, Arsenal, Juventus, Sampdoria eta Inter taldeetako jokalari izandako irlandar internazional ohiak filmaren ondorengo solasaldian parte hartuko du.

Osteguna 12, In the middle eta Marinette

Ostegunerako, Thinking jaialdiak Greg Crutwellen In the middle programatu du arratsaldeko 18:00etan, eta zuzendaria ondorengo solasaldian egongo da. Dokumental britainiar eder honetan hainbat kategoriatako epaile talde bati jarraitzen zaio. Jokoan beharrezkoa den figura horri egiten zaion omenaldia ez da beti behar bezala baloratzen.

Eta 20:00etatik aurrera, Virginie Verrier zuzendariaren Marinette film frantsesaren txanda izango da. Marinette Pichon Frantziako historiako futbol jokalari onenaren bizitzan inspiratutako filma da.

Athletic Clubeko emakumezkoen lehen taldea BBK Aretoan izango da filma ikusi eta ondorengo eztabaida entzuteko.

Ostirala 13, El hincha eta UEFA extraordinary stories

Asteburuan, arratsaldeko 18:00tan, El hincha izeneko pelikula argentinarraren emanaldiarekin hasiko da. Renzo Cozzak zuzenduta, filmak ikuslea River Plate taldearen munduan eta futbol talde batekiko herentziaren logikan sartzen du.

20:00etan, Thinking jaialdiak, UEFAren laguntzaz, UEFA extraordinary stories saileko bi film labur programatu ditu.

Lehenak, Jimmy Hasty: beso bateko izarra, Jimmy Hasty jokalariaren istorio harrigarria kontatzen du. Haurtzaroko istripu batean ezker besoa galdu zuen, eta gero Dundalk FCren lehen liga titulua eskuratzeko ekarpena egin zuen. 1974an Ipar Irlandako ‘Los Troubles’ izan zirenean, paramilitarrek hil egin zuten.

Bigarrena da Desertor: la extraordinaria historia de Miodrag Belodedici. Dokumental honek Steaua eta Izar Gorriarekin Europako txapeldun izan zenaren urratsak berreraikitzen ditu, Ceaucescuren Errumaniatik ihes egitea erabaki zuenean. Hori dela eta, hamar urteko kartzela zigorra ezarri zioten. Belodedicik gertakari horri buruz hitz egingo du filmaren ondorengo eztabaidan.

Larunbata 14, Pirveli Mertskhali eta azken txanpan, Mighty Penguins

Thinking jaialdiaren azken txanpa polita izango da larunbatean, 20:00etan: izan ere, Bilbora helduko da, Vueling, LaLiga Fundazioa eta Brentford FCren laguntzari esker, Mighty Penguins filmeko talde protagonista zoragarri guztia. Louis Mylesen (‘Kaiser’ filmaren zuzendaria) dokumental eder eta hunkigarri honek The Brentford Penguins (Brentford-eko pinguinoak) aurkeztuko digu, Down sindromea duten adingabeen futbol taldea, Allan Cockram Premierreko jokalari ohiak zuzendua. Mylesek eta Cockramek filmaren ondorengo eztabaidan parte hartuko dute. Hortaz, Brentfordeko neska-mutikoentzako jardunaldi ahaztezinari amaiera bikaina emango zaio. Goiz horretan bertan, Lezaman, Ahalegina elkarteko talde bat izango dute aurrez aurre. Ahalegina elkartea adimen-desgaitasuna duten adingabeei zuzendutako Fundazioaren proiektu soziala da.

Aurretik, 18:00etan, Pirveli Mertskhali (Lehen enara) eskainiko da. Thinking jaialdiak georgiar zinemaren klasiko bat programatu du, Nana Mchedlidze zuzendari emakume ospetsuak zuzenduta. Komedia honek Georgiako lehen futbol taldearen istorioa kontatzen du, Poti hiriko itsas portuan sortua.