2022/23 ekitaldi ekonomikoaren itxiera eta 2023/24ko aurrekontua
Kluba

2022/23 ekitaldi ekonomikoaren itxiera eta 2023/24ko aurrekontua

Athletic Clubek 16 milioi eurotan murriztu du egiturazko defizita eta 2022/23 ekitaldia galerarik gabe itxi du

2023ko ira. 29a
  • Athletic Clubek 16 milioi eurotan murriztu du egiturazko defizita eta 2022/23 ekitaldia galerarik gabe itxi du 
  • Diru-sarrerak 9,8 milioi eurotan handitu dira 2021/22 denboraldiarekin alderatuta, 119 milioi eurora helduz. era berean, klubeko ustiapenaren emaitza 12,5 milioi eurotan hobetu da denboraldi batean 
  • Klubaren ondarea 105,4 milioi eurokoa da   
  • Klubaren diruzaintza 65,8 milioi eurokoa da 
  • Athletic Clubek 2023/24 ekitaldirako aurrekontu-proposamena aurkeztu du, hazkundera bideratua. horren bidez, jarraipena eman nahi zaio diru-sarrerak hobetzeari (9,4 milioi euroko hazkundea), lezamako inbertsioa indartu nahi da eta egiturazko defizita murrizten jarraitu (16,6 milioi euro espero dira 2023/24rako) 

Athletic Clubeko Zuzendaritza-Batzordeak, 2023ko irailaren 21ean egindako bilkuran, Ohiko Batzar Nagusirako deialdia urriaren 31rako egitea erabaki du. Batzar horretan, besteak beste, 2022/23 denboraldiko emaitzak eta 2023/24 ekitaldi ekonomikoko aurrekontua onartzea proposatuko da.

2022/23 denboraldian, eduki ekonomiko nabarmena duten gertakari hauek izan dira nagusi:

  • Gizonezkoen lehen taldea zortzigarren postuan sailkatzea eta Kopako finalerdietan jokatzea.
  • Emakumeen lehen taldea hamargarren postuan sailkatzea.
  • Pandemiagatiko murrizketak amaitzea.
  • Klubaren 125. urteurrena ospatzea.
  • Kirol-gastuei aurre egitea.
  • AC Aurrera Plan Estrategikoa definitzea, abian jartzea eta ezartzea::
    • Lezamaren antolaketa-egitura berria, teknikarien eta langileen funtzioak, dedikazioak, gaitasunak eta gaikuntza kirol-helburuetatik eta jokalarien lan-denboraren maximizaziotik eratorritako beharretara egokituz (jardunaldi osoak, scouting egitura indartzea, psikologia-egitura indartzea, etab.).
    • Klubaren arlo exekutibo eta operatiboak indartzea, planaren helburuak garatu eta gauzatzeko.
    • Datu korporatiboaren estrategia abian jartzea eta tresna teknologiko berriak ezartzea.
    • Diru-sarrerak lortzeko ekimen berriak ezartzea:
      • San Mamesen diru-sarrerak maximizatuz (Ticketing, Museoa, etab.).
      • Dendetako diru-sarrerak maximizatuz.
      • Negozio berriak abian jartzea.
      • Merkataritza-akordio berriak gauzatuz

2022/23 denboraldiaren itxiera

2022/23 denboraldiko klubaren hornidurak aplikatu aurreko emaitza garbia 2021/22 denboraldiaren itxierarekin alderatuta 16,1 milioi eurotan hobetzen da.

2022/23 denboraldirako horniduraren erabilera aurreikusitakoa baino 5,7 milioi euro txikiagoa izan da. Hornidura 21,5 milioi eurokoa izan da, aurrekontuan aurreikusitako 27,2 milioi euroen aldean.

Halaber, Athletic Clubek Klubaren ondare garbia babesten jarraitzen du, eta 2023ko ekainaren 30ean 105,4 milioi eurokoa da. Horrek esan nahi du 2 milioi euroko igoera izan dela aurreko ekitaldiaren aldean, eta klubaren aktibo guztien %55ean kokatu da (%46, aurreko ekitaldian).

Klubak 65,8 milioi euroko epe laburreko diruzaintza- eta finantza-inbertsioak ditu, klubaren aktibo guztien %34ean kokatuz (%40, aurreko ekitaldian). Gainera, klubak erabili gabeko kreditu-lerroak ditu, 5 milioi eurokoak, eta, beraz, likidezia 70 milioi eurotik gorakoa da.

Klubaren maniobra-funtsa (aktibo eta pasibo korrontearen arteko aldea) 41,6 milioi eurokoa da, aurreko ekitaldiko 46,7 milioi euroen aldean.

2022/23 ekitaldiko ustiapen-sarrerak 119,1 milioi eurokoak izan dira, aurreko ekitaldiko 109,3 milioi euroen aldean (+9,8 milioi euro). 2022/23 ekitaldiko diru-sarrerek 6,8 milioi euroko gehikuntza izan dute babes- eta merkataritza-sarreretan (ekarpen handia egin diote hazkunde horri estadioko diru-sarrerek: ticketing, San Mames VIP Area eta museoa, bai eta ehungintza-retailen arloa ere).

2018/19 ekitaldiari dagokionez (covid aurreko azken denboraldia), merkataritza-sarreren hobekuntza 8 milioi eurotik gorakoa izan da.

Ustiapen-gastuak, berriz, 123,8 milioi eurokoak dira, aurreko ekitaldiko 126,5 milioi euroen aldean (-3,6 milioi euro). Aurrezki nagusiak kirol-langileen gastuei eustearen eta estrategikoak ez diren gastuei eusteko politika aplikatzearen ondorio dira.

Ondare-magnitude nagusien bilakaera

Klubaren ondareak eta hornidurek bilakaera hau izan dute azken 4 denboraldietan (milioi eurotan):


 

Klubaren diruzaintzak eta maniobra-funtsak honako bilakaera hau izan dute azken 4 denboraldietan (milioi eurotan):
 

2023/24ko aurrekontua

2023/24 ekitaldirako aurrekontuari dagokionez, AC Aurrera Planaren arabera egin da, bertan jasotako helburu nagusiak lortzeko:

  • Ekonomia- eta finantza-jasangarritasun estrukturalaren helburua: Europako lehiaketetatik edo telebista-eskubideetatik eratorritako diru-sarrera gehigarririk izan gabe ere, klubak aurrera egiten jarraitzen du ustiapen-sarreren eta -gastuen arteko oreka ahalik eta lasterren lortzeko helburuan. Klubaren ekonomia- eta finantza-helburua, denboraldi honetan, “0” emaitza ekonomikoa lortzea da, klubaren egungo ondarea egungo mailetan zaintzeko, eta osatutako hornidura 16,6 milioi eurokoa izanik, 2022 – 2023 denboraldian baino 4,8 milioi euro gutxiago.
  • Merkataritza-sarreren hazkundean arreta handia jartzea: Aurrekontuak ustiapeneko diru-sarreren pixkanakako hobekuntzan sakontzen du, eta San Mames VIP Area merkaturatzeak, babesle berriak lortzeak eta negozio berrien segmentuak ekarpen handia egitea espero baita. Aurrekontuan 9,6 milioi euroko gehikuntza aurreikusten da diru-sarreretan. 
  • Athletic Club harrobiko kluba den aldetik: Lezamako egituran egindako inbertsioa indartu da, %6,5 hazi baita. Klubeko kirol-langileen gastuak, lehen lantaldea barne, %6,9 handitu dira, eta horrekin batera, talentua jasangarritasunerantz doan egitura ekonomiko baten erronkari atxikitzeko apustua egin da.
  • Athletic Club, emakumezkoen atalean: emakumeen futbolean egindako inbertsioa %60 handitzen da 2023/24 ekitaldiko aurrekontuan, 2022/23 ekitaldiarekin alderatuta, eta, beraz, Athletic Club emakumeen futbolaren aldeko apustu handiena egiten duten Liga F-ko klubetako bat da.
  • Athletic Club modu organikoan haztearen aldeko apustu sendoa: klubeko profesionaletan egiten den inbertsioa indartzen da, kirol-eremua alde batera utzita, haren etorkizuneko hazkundea oinarritzeko.

Zuzendaritza Batzordeko diruzainaren balorazioak

Guillermo Ruiz-Longarte Zuzendaritza Batzordeko diruzainak "Klubeko arlo guztiek AC Aurrera plana inplementatzeko eta gauzatzeko egin duten lana eta erakutsitako konpromiso handia" azpimarratu du. "Ahalegin horrek Kluba ekonomikoki eta finantzarioki egonkortzeko balio izan du, 2021/22 denboraldiarekin alderatuta 16 milioi euroko hobekuntzarekin, Klubaren egiturazko defizita leuntzen duena eta ekitaldia galerarik gabe amaitzea eragiten duena. Horrela, Zuzendaritza Batzordeak eta Klubeko arloek ezarritako barne-helburua betetzen da", adierazi du diruzainak. 

Ruiz-Longartek murrizketa horren gakoak azaldu ditu: "Ahalegin handia egin da Klubaren merkataritza eta negozio sarrerak garatzeko eta gastuari eusteko. Klubaren arlo guztietako ahalegina izan da, baina baita Athleticen bazkideena eta zaleena ere. Ahalegin komertziala ez da aurrera eramaten mundu guztiaren esku hartzea gabe. Ticketing arloan, adibdiez, ez da arrakastarik lortzen bazkideek ez badute euren karneta uzten eta sarrera horiek ez badira saltzen".

Diruzainak azaldu duenez, Klubak 21,5 milioi euroko horniduren erabilera egin du, "aurrekontuan planteatutako eta aurreko urtean erabili ziren 27 milioien oso azpitik". Ruiz-Longartek aurreratu duenez, Klubak 16,5 milioiko horniduraren erabilera aurkeztuko du 2023/24 aurrekontuan, "Klubaren egiturazko defizita 21 milioi eurotan murriztuko duena, aurkeztutakoa gauzatzeko gai bagara". Klubaren diru-sarreren eta gastuen oinarriari dagokionez, Ruiz-Longartek azaldu duenez, "Klubaren diru-sarrera globalak 10 milioi euro baino gehiago handitu ditugu, eta gastuak hiru milioi inguru murriztu. Bide erdian gaude Klubaren egiturazko defizitari irtenbidea emateko, baina dagoeneko arrakasta eta hobekuntza ildoak ikus ditzakegu. AC Aurrera planaren ildo estrategiko asko daude garatzeke, baina hilabetez hilabete ezarri ditugun hobekuntzen eragin positiboa ikusten ari gara jada".

Azkenik, diruzainak zehaztu duenez, "Klubaren ondarea 2 milioi euro handitu da eta 105 miloikoa da orain, bazkide berrien diru-sarrerei eta kapitaleko dirulaguntzei esker. Galerarik egon ez denez, Klubaren ondarea ez da kaltetua izan".

+
Informazio gehigarria
Erlazionatutako albisteak
2023ko abe. 5a

Salesforce CRMaren mantentze-zerbitzuaren, euskarriaren eta bilakaeraren lizitazioa

Kluba

Eskaintzak 2023ko abenduaren 26a baino lehen aurkeztu beharko dira

Ikusi gehiago
2023ko abe. 5a

Club Athletic: Atletico Madrilen aurka, argazkia hamaikakoarekin

Kluba

San Mameseko hurrengo partidan lehoiekin batera argazkia aterako duten kideen kodigoak kontsulta itzazu

Ikusi gehiago
2023ko abe. 5a

Zozketak: Bazkideak Palkoan eta umeen argazkia

Bazkideen Txokoa

Ikusi zozketako emaitzan ea saridunetako bat zaren

Ikusi gehiago
2023ko abe. 4a

Martxan da AC CUPen bigarren edizioa

Kluba

Athletic Cluben oinarrizko futboleko txapelketak bere talentua erakutsiko duten milaka futbolari gazte elkartuko ditu Lezaman eta San Mamesen 2024ko ekainaren 5etik 9ra

Ikusi gehiago
2023ko abe. 4a

Athletic Club - UD Las Palmas neurketarako sarreren salmenta

Lehen taldea

Publiko orokorrak sarrerak erosi ahal izango ditu abenduaren 4tik aurrera

Ikusi gehiago
2023ko abe. 4a

Club Athletic: lortu Realaren aurkako partidarako sarrerak

Kluba

Abenduko galderak urtarrilean San Mamesen jokatuko den derbirako bi sarrera bikoitz ditu sari

Ikusi gehiago
2023ko abe. 3a

Athletic Club, Euskararen Egunarekin bat

Kluba

Ohikoa den moduan, Klubak euskarari eskainitako jardunaldia ospatu du

Ikusi gehiago
2023ko abe. 2a

Online taberna. Athletic Club - Rayo Vallecano

Kluba

Egin klik beheko botoian gaur arratsaldeko partidarako eskaria egiteko. Online ordaindu eta zure San Mameseko eserlekutik gertuen dagoen Poza tabernan jaso ahal izango duzu eskatutakoa, ilararik itxaron gabe

Ikusi gehiago
2023ko abe. 1a

Johana Ruiz-Olabuenagak zuzenduko du Athletic Clubeko Gizarte Arloa

Kluba

Profesional bizkaitarra Klubaren egituran sartu da, bazkideari arreta ematen dion sail berriaz, kanpoko eta erakundeetako harremanez eta AC Fundazioaz arduratzeko

Ikusi gehiago
2023ko abe. 1a

Granada CF-Athletic Club: sarrerak hartzeko epeak

Bazkideen Txokoa

Los Carmenes futbol zelaian jokatuko den neurketarako inskripzio-epea bukatuta, ez da zozketarik egongo eta apuntatu diren pertsona guztiek sarrerak erosi ahal izango dituzte

Ikusi gehiago