Prados: "Almeriari irabazi nahi diogu goian jarraitzeko"

Prados: "Almeriari irabazi nahi diogu goian jarraitzeko"

Harrobiko erdilariak, gero eta protagonismo handiagoa lehoi gisa burutzen ari duen lehen denboraldian, taldea "indartsu" ikusten du ostiralean San Mamesen jokatuko den neurketari begira

"Taldea ondo eta indartsu ikusten dut. Realaren aurka galtzeak izorratu gintuen, baina hiru puntu gehiago dira eta Almeriari irabazi nahi diogu, beste hiru puntu garrantzitsu baitira". Athletic Clubek eta UD Almeriak San Mamesen jokatuko duten Ligako bederatzigarren jardunaldiko partidaren atarian agertu da Beñat Prados hedabideen aurrean. Lehoiek garaipenarekin bat egin nahi dute: "Gure helburua ostiralean irabaztea da, gure zaleen aurrean hiru puntu lortzea eta goian jarraitzea. Hori besterik ez dugu buruan. Zaleak topera daude gurekin eta oso garrantzitsua da Kluba, haiek eta taldea elkarrekin joatea helburuak lortzeko".

Zelai erdian izandako bajek eta erdilari nafarrak emandako maila onak aukera gehiago ematen dizkiote harrobiko jokalari zurigorriari protagonista izateko: "Egunero-egunero lan egiten dut minutuak izateko eta entrenatzailea taldeari lagundu diezaiokedala konbentzitzeko. Garrantzitsua da edozein unetan prest egotea eta uste dut prest nagoela. Posizio askotara egokitu naiteke eta prest nago, jarrera onenarekin".