Estatuko txapelketarako beteranoen deialdia

Estatuko txapelketarako beteranoen deialdia

Athletic Club, Madrilera ostiral honetan 14 futbolarirekin

Athletic Clubeko beteranoak 14 futbolarirekin joango dira bihar Madrilera Estatuko Futbol 7 txapelketako azken fasea jokatzera. Egutegia ostiral arratsaldean Las Rozasen egingo den Batzar Nagusian egingo den zozketaren ondoren jakingo dute. Athleticez gain, sei taldek hartuko dute parte txapelketan: Real Sociedad, Villarreal CF, Malaga CF, Cartagena FC eta Fuengirola CF.

Hauek dira Rafa Dehesa entrenatzaileak deitu dituen jokalariak: Asier Abad, Luis Fernando, Koikili, Casas, Lambea, Urizar, Goio Soria, Ivan Rodriguez, Mikel Amezaga, Raul Guerrero, Josu Urionabarrenetxea, Olondo, Valin eta Jonan Izarra.