Bihar hasiko da Thinking Football 2023 jaialdia

Bihar hasiko da Thinking Football 2023 jaialdia

‘Tigrar’ filmaren emanaldi berezi batek, 2022ko Publikoaren Sariaren irabazlearenak, eta ‘La bella stagione’ filmaren estreinaldiak hasiera emango diote Athletic Cluben XI. zinemaldiari Sala BBK aretoan, 19:00etan

Thinking Football Film Festival jaialdiaren XI. edizioa bihar, astelehena 9, hasiko da, zinema eta futbol oneko saio bikoitzarekin. Jaialdiaren estreinaldi ofiziala 19:00etan izango da Sala BBK aretoan, eta “La bella stagione” filma proiektatuko da. Filmak Gianluca Vialli eta Roberto Manciniren 1990-91 denboraldiko Sampdoriaren istorio arrakastatsua kontatzen du. Inaugurazio ekitaldian Marco Ponti zuzendaria, Leonardo Godano ekoizlea eta Ivano Bonetti eta Marco Lanna jokalari ohiak izango dira. Aipatutako azkena, gaur egun, talde italiarraren presidentea da. Sarrera doakoa da, baina erreserba bide digitaletik egin behar da hemen.

‘Tigrar’, emanaldi berezia eta Thinking Football 2022 Publikoaren Saria

Thinking zibemaldia ofizialki estreinatu aurretik, goizeko saioan, ikastetxeei eta Lezamako teknikariei zuzendutako ‘Tigrar’ filmaren emanaldi berezia proiektatuko da. Saio honetan, gainera, Martin Bengtsson futbolari ohia eta Ronnie Sandahl filmaren zuzendaria izango dira. Biak ere arratsaldeko inaugurazioan izango dira Sala BBK aretoan, eta ‘Tigrar’ pelikulak irabazitako Thinking Football 2022 Publikoaren Saria jasoko dute bertan.

Aurreko edizioan bezala, proiekzio bakoitzaren ondoren, ikusleek ikusitako filma baloratu ahal izango dute eta, jaialdia amaitzean, Thinking 2023ko puntu gehien jasotzen duen  pelikularen izena ezagutzera emango da. Aurreko edizioetako palmaresa hemen kontsulta daiteke.