Thomas N 'Kono: "Gure lana jendeari poza ematea da"

Thomas N 'Kono: "Gure lana jendeari poza ematea da"

DAZNk ekoitzitako ‘Green lions’ filmak Italiako 90. Munduko Txapelketako Kamerun selekzioa omendu da Thinking Football jaialdiaren bigarren egunean

Athletic Club Fundazioak antolatzen duen Thinking Football zinemaldiaren bigarren egunean futbol saio bikoitza izan da. Emanaldi nagusian, arratsaldeko 20:00etan, DAZNk ekoitzitako ‘Green lions’ filma proiektatu da. Ekoizpen ingeleseko film honek Kamerungo selekzioak 1990eko Italiako Munduko Txapelketan lortutako balentria berpizten du, final-laurdenetara iritsi eta txapelketako lehen partidan Maradonaren Argentina mendean hartu zuenean. Selekzio hartako heroien artean, ahaztezinak dira Roger Milla edo Thomas N’Kono Thinking-eko gonbidatu nagusia bigarren egun honetan. Kamerungo eta RCD Espanyoleko atezain mitikoak Munduko Txapelketa hartako une nagusiak oroitu ditu proiekzioaren ostean egindako solasaldian, hasierako partidaren ezustekotik hasi eta Ingalaterraren aurka final-laurdenetako luzapenean galdu arte. "Gu Afrikako futbolaren aitzindariak gara", adierazi du N'Konok, Italia 90ean izandako arrakasta Afrikari eta munduari ekarri ziona gogoratuz. Filmak ezin hobeto erakusten du Kamerunek ikusle neutralarengan piztu zuen baldintzarik gabeko atxikimendua. Bere herrialdeari egindako harrera benetan ikusgarria izan zen eta, zentzu horretan, "gure lana jendeari poza ematea da", adierazi du atezainak.

Kamerungo atezainarekin batera, zineforumean parte hartu dute Billy Dosanjh filmaren zuzendariak, Yaw Basoah ekoizleak eta Filippo Ricci kazetariak. Sala BBK aretoan, aurpegi ezagun ugari: Jose Angel Iribar, Mikel Vesga, Gorka Iraizoz, Carlos Meléndez… eta Nerea Ortiz, Jon Ruigómez, Jon Salinas eta Josetxu Urrutia, Zuzendaritza Batzordearen ordezkari gisa.

Arratsaldeko lehen saioan, Sala BBK aretoa ere jendez lepo zegoela, jaialdiak ‘Thinking Football bitxiak’ izeneko sail berria estreinatu du. Sail honi hasiera emateko aukeratu den filma futbol-zinemaren klasiko bat da: ‘I believe in miracles’, Jonny Owenek zuzendua. Brian Cloughek zuzendutako Nottingham Forest-en kirol arrakasta miragarria maisuki islatzen duen filma da.

Asteazkena, ‘Liam Brady: The Irishman Abroad’ eta ‘Another way: Forest Green Rovers’

18:00etan, ‘Another way: Forest Green Rovers’ da programatutako filma, Bart Corpek zuzendutako film britainiarra. Munduko futbol klubik ekologikoenaren istorioa kontatzen du. FIFAren ekoizpen honetan bere idearioa ezagutzen dugu, eta aldi berean One Ligara igotzeko borrokan laguntzen diegu. Sarrera doakoa da eta bide digitalaren bidez erreserba daiteke HEMEN 

20:00etako saioan, ‘Liam Brady: The Irishman Abroad’ film irlandarra proiektatuko da, Irlandako futbolaren historiako talentu handienetako baten biopic eta kontinente zaharrean arrakasta lortzen lehen irlandarra. Irlandako internazional ohia eta Arsenal, Juventus, Sampdoria eta Inter taldeetako jokalari ohia, besteak beste, filmaren ondorengo solasaldian izango da, Sean Casey zuzendariarekin eta Sid Lowe zineforum zuzenduko duenarekin batera. Sarrera doakoa da, baina bide digitalaren bidez eskuratu behar da HEMEN