
FC Barcelona taldearen aurkako neurketarako sarrerak
FC Barcelona taldearen aurkako neurketarako sarrerak
Kontsultatu Estadi Olimpic Lluis Companys futbol zelaian jokatuko den norgehiagokarako sarrerak eskuratzeko baldintzak
FC Barcelona taldeak 330 sarrera bidaliko dizkio Athletic Clubari, horietako 30 Klubeko konpromezuentzat erreserbatzen dira. Sarrerak erosi nahi duten bazkideek Klubeko webgune (Bazkideentzako zerbitzuak atalean/ Kanpoko Partidetarako Sarreren Zozketa) ofizialaren bitartez inskribatu daitezke urriaren 11tik, asteazkena 10:00etatik, urriaren 13ra arte, ostirala, 10:00etara.
Beharrezkoa balitz, zozketa egingo litzateke. Soberan dauden sarrerak publikoarentzat irekiko lirateke txarteldegiak.
Sarreren prezioa 30 eurokoa izango da.
Sarrerak hartzeko, saridun bazkideek karnet originalak aurkeztea beharrezkoa izango da eta sarreren erabiltzaileen izen-abizenak, NAN zenbakia, jaiotze data eta bidaia plana adieraztea ere bai.
Erlazionatutako partidak
FC Barcelona - Athletic Club


