Liam Brady: “Athleticen sinesten dut”

Liam Brady: “Athleticen sinesten dut”

Irlandako futbolaren mitoak Athletic Club goraipatu zuen ‘Liam Brady: The irishman abroad’ pelikularen solasaldian Thinking-en hirugarren egunean

Liam Brady, Europan arrakasta lortu zuen lehen futbolari irlandarra, Juventus, Sampdoria edo Inter Milano taldeetan nabarmendu ondoren, izan da Thinking Football Film Festivaleko hirugarren jardunaldiko protagonista nagusia. Liam Bradyk, 72 nazioartean ibilia, “futbolean jokatzeko jaioa” dela esaten du pelikulan, bai genetikagatik (anaiak, osaba... futbolariak ere baziren), bai uste sendoagatik. Beraz, ez da harritzekoa, futbolari profesional gisa erretiroa hartuta, futbolaren munduarekin lotuta jarraitzea teknikari lanetan (Celtic FC eta Brighton & Hove Albion), kirol-komentarista aditua izatea eta, batez ere, Arsenal FCko harrobiko zuzendaria, klub hau “dena eman baitzion futbolaria izateko”. Bi hamarkada inguru eman zituen talde ingelesaren akademian, eta “Ashley Cole, Bukayo Saka, Emile Smith-Rowe, Jack Wilshere, Serge Gnabry, Alex Iwobi edo Yunus Musah talentuak, beste askoren artean” bere eskuetatik pasa ziren.

Ziur asko, Irlandaren eta Euskal Herriaren arteko loturez gain, formakuntza eta oinarri-futbolaren aldeko zaletasun hori izango da Athletic Clubi eskaini dizkion aitortza- eta maitasun-hitzen atzean. "Bost biloba ditut eta Athleticzaleak izatea lortuko dut", adierazi du irmo. "Eta ez dut esaten Bilbon nagoelako eta txaloak jaso nahi ditudalako. Nik Athleticen sinesten dut. Klub honetan sinesten dut ".  Hitzaldiaren amaieran, Liam Bradyk euskaraz hitz egin nahi izan die entzuleei eta mezu hau irakurri du: “Mila esker, Athletic. Niretzat, ohore handia da hemen egotea. Orain, zuetako bat naiz. Irlandako lehoi bat, baina zuri-gorria”. Jaun irlandarra da, Mr. Liam Brady.

Filmaren proiekzioaren ondorengo zineforumean, filmeko protagonistaz gain, Sean Casey zuzendariak eta solasaldiaren moderatzaile Sid Lowe kazetariak parte hartu dute. Aurreko egunetan bezala, Thinking ekimenaz gozatzeko prest egon diren aurpegi ezagun asko ikusi ditugu BBK Aretoan, besteak beste, Jose Angel Iribar eta Oscar de Marcos, eta Nerea Ortiz, Josetxu Urrutia eta Laura Ruiz de Azua, Zuzendaritza-Batzordearen eta Fundazioaren ordezkariak.

Arratsaldeko lehen saioan, 18:00etan, ‘Another way: Forest Green Rovers’ filma proiektatu da, Bart Corpek zuzendutako film britainiarra, munduko futbol talde ekologikoenaren istorioa kontatzen duena. Marcus Reynoldsek, talde britainiarreko CEOak, eskertza bideo bat bidali dio Athletic Clubi filma Thinking Footballeko programazioan sartzeagatik.

Ostegunean, ‘In the middle’ eta ‘Marinette’, emakumezkoen lehen bi taldeekin

Osteguneko saio bikoitzak bi gai oso interesgarri jorratzen ditu.

18:00etan, Greg Crutwellen ‘In the middle’ (65 min.) filma proiektatuko da. Zuzendariak berak ondorengo solasaldian hartuko du parte. Dokumental britainiar eder honetan, hainbat kategoriatako epaile talde bati jarraitzen zaio. Futbolean beharrezkoa den figura horri omenaldia egiten zaio, ez baita beti bere lana behar bezala baloratzen. Sarrera doan HEMEN.

Eta 20:00etatik aurrera, Virginie Verrier zuzendariaren ‘Marinette’ film frantsesaren txanda izango da. Emakumezkoen lehen bi talde osoak ‘Marinette’ filmaren proiekzioan izango dira Sala BBK Aretoan. Frantziako film ospetsu hau Marinette Pichon futbolari ohiari buruzko biopic bat da, Frantziako historiako futbolaririk onena. Sarrera doakoa da, baina beharrezkoa da bide digitalaz sarrera gordetzea HEMEN.

Thinking Football Film Festival jaialdiko programazioan hautatutako film guztietan bezala, kontatzen den istorioa futboletik haratago doa eta gaurkotasun sozial handiko gaietan sakontzen du. Marinette Pichon ez zen futbolari aparta bakarrik izan. Bere kirol ibilbidea bikaina da, guztira 112 aldiz nazioartean ibilia da eta 81 gol sartu ditu Frantziako selekzioarekin 1994 eta 2007 artean. Baina filmak sexu-aniztasunaren alde borrokatu zen emakume gazte baten bizitza erakusten du. Emakume gazte hau askatu behar izan zen tratu txarrak ematen zituen aita baten indarkeriatik.