Belodedici: “Asilo politikoa eskatu eta Belgradeko Estrella Rojari nire burua eskaini nion”
Belodedici: “Asilo politikoa eskatu eta Belgradeko Estrella Rojari nire burua eskaini nion”
Europako txapelduna Steaua eta Estrella Roja taldeekin, "Desertor" dokumentaleko protagonista dena, Errumania uztera bultzatu zuten arrazoiei buruz hitz egin du Thinkingean
Thinking Footballeko bosgarren jardunaldiaren protagonista nagusia serbiar jatorriko errumaniar defentsa izan da, Miodrag Belodedici (Socol, Errumania, 1964). Europako txapeldunak – Steaua Bucarestekin (1986) eta Belgradeko Estrella Rojarekin (1991) –, 1988ko amaieran Errumania uztera eraman zuten arrazoiak gogoratu ditu "Desertor" dokumentalaren proiekzioaren ondorengo solasaldian. “Errumaniatik irten nahi nuen, beste herrialde batzuk bisitatu, bertan bizi, aurrera egin, gauzak egin, baina Ceauşescuren erregimen komunistak ez zuen uzten. Debekatuta zegoen. Ez nuen etorkizunik ikusten Errumanian”. Orduan, Belodedicik Jugoslaviara egindako bidaia baliatu zuen asilo politikoa eskatzeko eta bere bihotzeko taldean jolasteko, Belgradoko Estrella Rojan.
Erregimen errumaniarrak traizioagatik erruduntzat jo zuen, eta in absentia hamar urteko espetxe-zigorra ezarri zion, nahiz eta karguak Ceauşescu erori ondoren erretiratu ziren. Izar Gorrian Yugoslaviako futbolaririk onenetako batzuekin bat egin zuen, hala nola, Mihajlovićekin, Savićevićekin y Prosinečkirekin. Baina une latzak ere bizi izan zituen, Balkanetako gerraren aurrekoak, hala nola Belgradeko Estrella Rojaren eta Dinamo Zagreben arteko talka. “Zaleek zelaia inbaditu zuten eta ihes egin behar izan genuen. Istiluak izugarriak izan ziren. Hiru orduz egon ginen aldagelan aireportura eraman aurretik”, gogoratu du Belodedicik.
20:00etako saio berean, ‘UEFA Extraordinary Stories’ saileko bigarren dokumental bat proiektatu da, ‘Jimmy Hasty: Beso bateko Izarra’ izenekoa. Aurretik, 18:00etan, Renzo Cozzak zuzendutako "El hincha" film argentinarraren txanda izan da. Athletic Cluben izenean, Jose Angel Iribar eta Jon Ruigomez izan dira gaur Sala BBK aretoan.
Larunbata 14, amaiera Mighty Penguins dokumentalarekin
Bihar Thinking jaialdiaren azken txanpa polita izango da, arratsaldeko 20:00etan: izan ere, Bilbora helduko da, Vueling, LaLiga Fundazioa eta Brentford FC-ren laguntzari esker, ‘Mighty Penguins’ (32 minutu) filmeko talde protagonista zoragarri guztia. Louis Mylesen (‘Kaiser’ filmaren zuzendaria) dokumental eder eta hunkigarri honek The Brentford Penguins (Brentford-eko pinguinoak) aurkeztuko digu, Down sindromea duten adingabeen futbol taldea, Allan Cockram Premierreko jokalari ohiak zuzendua. Mylesek eta Cockramek filmaren ondorengo eztabaidan parte hartuko dute. Hortaz, Brentfordeko neska-mutikoentzako jardunaldi ahaztezinari amaiera bikaina emango zaio. Goizean Lezaman, Ahalegina elkarteko talde bat izango dute aurrez aurre. Ahalegina elkartea adimen-desgaitasuna duten adingabeei zuzendutako Fundazioaren proiektu soziala da. Sarrera doakoa da, baina erreserbatu egin behar da HEMEN
Aurretik, 18:00etan, Pirveli Mertskhali (Lehen enara) eskainiko da. Thinking jaialdiak georgiar zinemaren klasiko bat programatu du, Nana Mchedlidze zuzendari emakume ospetsuak zuzenduta. Komedia honek Georgiako lehen futbol taldearen istorioa kontatzen du, Poti hiriko itsas portuan sortua. Sarrera doakoa da, baina erreserbatu egin behar da HEMEN