
Lezamak bat egin du Europako lehen mailako klub eta unibertsitateekin
Lezamak bat egin du Europako lehen mailako klub eta unibertsitateekin
BCAMen eskutik, Athletic Clubek Borussia Dortmund, Arsenal, Benfica eta PSV Eindhovenekin elkarlanean aritzeko oinarriak ezarri ditu futbolean datuak aplikatzeari buruzko goi-bilera batean
Athletic Clubek lan-saio bat antolatu du Lezaman, BCAMen (Basque Center for Applied Mathematics) eskutik. Arsenalek, Benficak, Borussia Dortmundek, PSV Eindhovenek eta unibertsitate ezberdinetako bost kidek esperientziak partekatu zituzten Jon Larruskain eta Imanol Martinekin batera, Athletic Clubeko Errendimendu Saileko kideak.
Bileran sakon aztertu zen zientzia eta datuak nola aplikatzen diren futbolean kirol-errendimenduan eta lesioen prebentzioan. Bost klubek hainbat proiektu eta erronka planteatu zizkieten gainerakoei. Interes komuneko erronkak identifikatu eta etorkizuneko lankidetza-proiektuetarako oinarriak ezarri ziren. AC Aurrera Planaren barruan, Lezama munduko erreferentziazko errendimendu handiaren gune gisa garatzea eta bilakaera da ezarritako erronketako bat, eta horrelako ekintzak eta loturak finkatutako helburua lortzeko jarduerak dira.
Parte hartzaileak hauek izan ziren: Alex Gerharz (Borussia Dortmund), Ruud Van Elk (PSV Eindhoven), Catarina Bajanca (Benfica), Mikhail Zhilkin (Arsenal FC), Jon Larruskain eta Imanol Martín (Athletic Club), Christophe Ley (University of Luxembourg), Andreas Gröll (TU Dortmund), Andreas Bender (Ludwig Maximilians Universitët, Munich), Dae-Jin Lee (IE University, School of Science and Technology, Madril) eta Lore Zumeta Olaskoaga (BCAM, Bilbo).
