Club Athletic: Athletic Club - RC Celta neurketarako sarrerak

Club Athletic: Athletic Club - RC Celta neurketarako sarrerak

Club Athleticeko kideek San Mamesen jokatuko den LaLiga EA Sports-eko 13. jardunaldirako sarrerak eros ditzakete dagoeneko

Club Athleticeko kideek azaroaren 10an, 21:00etan, San Mamesen jokatuko den 2023/24 LaLigako hamairugarren jardunaldiko Athletic Club – Celta CF norgehiagokarako sarrerak eros ditzakete dagoeneko Klubeko sarreren webgunean. Salmenta esklusiboa urriaren 23ra arte egongo da indarrean, 10:30ak arte. Ordutik aurrera, publiko orokorrarentzat irekiko da. 

Kide bakoitzak bi sarrera eros ditzake gehienez, helduentzako bi edo helduentzako bat eta haurrentzako beste bat, agortu arte.

CLUB ATHLETICEN SALMENTA ESKLUSIBOA

Aurresalmentetarekin gozatu eta Club Athleticen abantaila guztiez gozatu nahi baduzu, eskatu txartel Gorritazuria orain.

*Partidarako sarreren salmenta orokorra urriaren 23an, astelehenean, hasiko da, 10:30ean, ohiko bitartekoen bidez.